Eduki nagusira joan

Ongi etorri.

Mesedez, hautatu zure hizkuntza eta hasi nabigatzen.

Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza Teknikaria

Argitaratua: 2021 May 24

Mundukideren Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzako lantaldean txertatzeko teknikari baten bila gabiltza.

Mundukideko Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzako prozesauren baitan, proiektuen diseinu, exekuzio eta jarraipenean aritzea da xedea.

CVak bidaltzeko epea:  Ekainak 25a baino lehen  lan@mundukide.org helbidera

MUNDUKIDE FUNDAZIOA  Iturriotz 27,  20500 Arrasate (Gipuzkoa) -943772010

Egitekoak

  • GEH ko arduradunarekin elkarlanean, martxan dauden proiektuak aurrera eramatea (materialen sorkuntza, dinamizazio ekintzak, jardunaldiak) eta proposamen berriak sortzea.
  • Unibertsitatean, ikastoletan eta bestelako ikasketa zentroetan eman beharreko saioen prestaketa, dinamizazioa eta ebaluazioa egitea
  • Eragile ezberdinekin sortzen diren saio eta ekintzetan parte hartzea.
  • Gizarte Eraldaketako Hezkuntzako taldeko bileretan parte hartze aktiboa.

Eskakizunak

ESKATUTAKO PERFILA: PRESTAKUNTZA ETA ESKARMENTUA

  • Gizarte Zientzietan unibertsitate ikasketak eta Nazioarteko Lankidetzan formazio osagarria (Marko Logiko eta proiektuen kudeaketa zikloa)
  • Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzan esperientzia izatea, batez ere arlo formalean
  • Genero ikuspegian formazioa eta eskarmentua.
  • EAEko asoziasionismo eta Hezkuntza sistemaren ezagutza.
  • Hizkuntzak: Ezinbeztekoa euskara, eta gaztelania. Portuguesa eta Ingelesaren ezagutza kontutan hartuko dira
  • Informatika erabiltzaile moduan

ESKATUTAKO PERFILA, GAITASUNAK

  • Mundukide Fundazioaren helburuarekin bat etortzea.
  • Idazteko erraztasuna.
  • Planifikatzeko, analisi eta sintesi gaitasuna.
  • Erabaki, lanerako eta talde lanean aritzeko gaitasuna.
  • EAEn formazio saioak emateko disponibilitatea
  • Perfil ezberdineko pertsonekin lan egiteko gaitasuna.
  • Enpresa kooperatiboaren ezagutza aintzat hartuko da.

Zer eskaintzen dizugu

  • Hasiera data: Irailean 1ean
  • Lanlekua Mundukideren egoitza nagusian izango da, Arrasaten
  • 40 ordu asteko jardun osoa
  • Soldata: erakundearen taulen araberakoa
  • Gutxienez 2021 abendurarte, erakundean egonkortzeko aukerarekin
  • Kontziliazio neurriak eta emakume eta gizonen arteko berdintasuna bermatzeko kontratazio neurriak.
  • 1. Zure curriculuma

  • Accepted file types: pdf, doc, docx.
    PDF, doc edo docx fitxategia, gehienez 2 MB-ko tamainarekin.
  • 2. Zure datuak

Harpidetu gure newsletterrera

Gure proiektuen berri izan nahi baduzu, jaso zure helbide elektronikoan Mundukideren azken albisteak.