Eduki nagusira joan

Ongi etorri.

Mesedez, hautatu zure hizkuntza eta hasi nabigatzen.

Nekazal proiektuen koordinatzailea Etiopian

Argitaratua: 2022 uztaila 14

Etiopiako Programak 2019an hasi zituen bere jarduerak identifikazio-fase luze batekin, eta, horren ondorioz, eskala txikiko nekazaritza ezarri zuen bere jarduera nagusitzat. Programaren helburua da familia-nekazaritzaren ekoizpen- eta merkataritza-garapenean laguntzea, laguntza teknikoaren bidez, eta sargaien erosketa erraztea.

 

Mundukide Fundazioak 23 urte daramatza nazioarteko lankidetzan eta gaur egun 5 herrialdetan ari da  (Mozambiken, Brasilen, Kolonbian, Etiopian eta Ekuadorren), tokiko bazkideekin elkarlanean, eskualdeko garapen sozioekonomikoaren eta antolakuntza indartzearen arloan.

 

Egitekoak

Hautatutako pertsonaren ardura izango da Etiopiako epe luzeko garapen-programan sartzen diren proiektu berriak identifikatu eta formulatzea. Gainera, tokiko bazkideekin batera formulatutako proiektuak inplementatu eta kudeatzeaz arduratuko da.

Erantzukizunak

• Proiektua identifikatzea: tokiko bazkideak identifikatzea eta hautatzea, produkzio-aukera berriak identifikatzea, inplementazio-metodologiak diseinatzea, diagnostikoak/landa-azterketak egitea, familia-nekazaritzaren sektoreko ekimen, aukera edo joera berrien jarraipena egitea.
• Programaren kudeatzailearekin batera, proiektuak formulatzea: jardueren diseinua, kronogramak, aurrekontuak,
• Proiektuaren kudeaketa: jarduerak abian jartzea eta garatzea, lantaldeak hautatzea, sargaiak kudeatzea, proiektuaren jarraipen administratiboa eta ekonomikoa egitea, txostenak egitea.
• Programaren bitarteko fisikoak kudeatzea, hala nola instalazioak, garraioak, ekipoak eta bere arloko beste batzuk (kotizazioak, erosketak, mantentze-lanak…).
• Beren lan eremuan landa-taldeen eta bazkideen gaitasunen hazkundea sustatzea.
• Beste GKE batzuekiko, nekazarien elkarteekiko, merkatariekiko, nekazaritza-kooperatibekiko eta merkatariekiko lankidetza kudeatzea.
• Herrialde barruan erakundearen kudeaketa orokorraren eta harreman instituzionalen arduraduna izatea.

 Mendekotasuna eta koordinazioa
Programaren kudeatzailearen esanetara egongo da hierarkikoki eta funtzionalki.

Eskakizunak

  • Goi-mailako ikasketak izatea.
  • Ingelesa ondo menderatzen duten pertsonei emango zaie lehentasuna. Modu positiboan baloratuko da amharikoaren eta/edo oromoaren ezagutza.
  • Etiopia edo Afrikako lan-esperientzia modu positiboan baloratuko da, batez ere landa-garapenaren eremuan identifikazioan, formulazioan eta kudeaketan esperientzia izatea.
  • Genero eta garapeneko gaietan prestakuntza eta esperientzia izatea modu positiboan baloratuko da.

Zer eskaintzen dizugu

• Kontratu mugagabea eta lan-baldintzak Mundukide taulen araberakoak.
• Lantokia: Oromia eskualdea, Arsi aldea (Etiopia)

  • Hidden
  • 1. Zure curriculuma

  • Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 2 MB.
    PDF, doc edo docx fitxategia, gehienez 2 MB-ko tamainarekin.
  • 2. Zure datuak

Harpidetu gure newsletterrera

Gure proiektuen berri izan nahi baduzu, jaso zure helbide elektronikoan Mundukideren azken albisteak.

  • Hidden