Eduki nagusira joan

Ongi etorri.

Mesedez, hautatu zure hizkuntza eta hasi nabigatzen.

Nekazal proiektuen koordinatzailea Mozambiken

Argitaratua: 2021 iraila 8

AURREKARIAK

Mundukide Fundazioak 22 urte daramatza nazioarteko lankidetzaren arloan lanean, eta gaur egun 5 herrialdetan dihardu (Mozambike, Brasil, Kolonbia, Etiopia eta Ekuador) tokiko bazkideekin elkarlanean, eskualdeko garapen sozioekonomikoa eta erakundeen indartzea sustatzen. Mozambike Programak 2002an ekin zien jarduerei, eta Mozambike iparraldeko landa-eremuan gauzatzen da. Programaren jarduera nagusia eskala txikiko nekazal ekoizpena da eta eskuhartzeeremua Lichinga – Pemba korridorea da. Programaren helburua familia-nekazaritzaren garapen produktibo eta komertziala bultzatzea da, horretarako programak laguntza teknikoa
eskaintzen du, ekoizpenerako behar diren hazi eta materialak errazten ditu eta nekazariei beraiek ekoitzitako produktuen salmentan laguntzen die. Azken sei urteetan, programan parte hartu duten nekazarien kopuruak nabarmen egin du gora, (15,000 pertsona baino gehiagok jaso dute laguntza urtero eta guztira 600.000.000MZN/urte inguruko ekoizpen lortu).

 

Egitekoak

Koordinatzailea, landa eremuan arituko diren lan-talde batzuen arduraduna izango da.  Lan-talde hauek nekazal teknika zehatzak menderatzen dituzten eta trabatzaile rola hartuko duten nekazariz osatuta egongo dira. Lan talde hauek, nekazari elkarteekin eta nekazal produktuen banatzaileekin elkarlanean, nekazari familiei beren nekazaritza-ekoizpena handitzen eta dibertsifikatzen lagunduko diete.

  • Landa eremuan arituko diren lan taldeak kudeatzea.
  • Landa eremuko lan-taldeetan eta tokiko bazkideetan gaitasunak sortzea.
  • Beste erakunde batzuekiko lankidetza kudeatzea, hala nola nekazari elkarteak, merkatariak eta beste batzuk.
  • Programaren eta lan-taldeen baliabideak, materialak eta hornidurak administratzea.
  • Toki-erakundeekiko harreman instituzionalen arduraduna izango da.
  • Ekoizpen-datuen bilketa kudeatu eta txostenak idatzi.
  • Fundazioaren eginkizun orokorretan laguntzea.

Kooperanteek eta landa eremuko lan-taldeek osatutako talde bateko kide izango da eta programaren kudeatzailearen mende egongo da.

Eskakizunak

  • Goi mailako ikasketak
  • Hizkuntzak: portugesa ondo menderatzen duten pertsonei emango zaie lehentasuna.
  • Mozambiken edo Afrikan lan-esperientzia izatea baloratuko da.
  • Taldeak kudeatzen lan-esperientzia izatea baloratuko da.
  • Nekazaritza-proiektuetan lan-esperientzia izatea baloratuko da.

Zer eskaintzen dizugu

  • Batez ere ingeniariek eta landa eremuko lan-taldeek osatutako talde bateko kide izango da. Hierarkikoki eta funtzionalki, programaren kudeatzailearen mende egongo da.
  • 2 urterako kontratua Mundukideko taulen araberako lan baldintzetan
  • Lantokia: Niassa probintzia (Mozambike)
  • Interesdunek CVa bidal dezakete lan@mundukide.org helbidera.
  • Mundukide berdintasunarekin konprometitutako erakundea da, eta eskaera guztiak ongi
    etorriak izango dira.
  • Hidden
  • 1. Zure curriculuma

  • Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 2 MB.
    PDF, doc edo docx fitxategia, gehienez 2 MB-ko tamainarekin.
  • 2. Zure datuak

Harpidetu gure newsletterrera

Gure proiektuen berri izan nahi baduzu, jaso zure helbide elektronikoan Mundukideren azken albisteak.

  • Hidden