Mozambikeren aldeko kontzertu solidariorako sarrerak erostea

Mozambikeren aldeko kontzertu solidarioa Jaialdiaren helburua, Arrasate eta Debagoienako herritarrek Mozambikeko lankidetza-programarekin duten konpromisoa indartzea da. Harreman eta Mundukidek hogei urte baino gehiago daramatzagu elkarlanean Mozambike iparraldeko nekazariak ahalduntzeko aukerak eskaintzen.
% 85 garapen-proiektuetara bideratzen da. Oso zorrotzak gara gure funtsen erabilerarekin, eta banaketa zehatz-mehatz egiaztatzen dugu jatorritik azken helmugaraino. Informazio gehiago