Saltar al contenido principal

Ongi etorri.

Por favor, selecciona tu idioma y empieza a navegar.

Gehikoop taldea Brasilen da MST giza mugimenduarekin batera

15 julio 2022

Brasilen dira GEHIKOOPeko Arizmendi Ikastola, Copreci, Maier eta Ederlaneko 6 ordezkari, MST ko mugimendu soziala gertutik ezagutzeko misioarekin.

15 egunetan, asentamenduak, kanpamentuak, kooperatibak, eskolak, komertzioak eta makina bat erakunde bisitatuko dituzte mugimenduko kideekin batera esperientziak elkar trukatzeko.

Orain  dela 2 urte hasi zen euskaldun eta brasildarren arteko harremana GEHIKOOP “Gizarte eraldaketarako hezkuntza Kooperatiboa” proiektuaren baitan. Erlazio birtual luze baten ondoren, 2021 azaroan 12 pertsonako lantalde brasildarra etorri zen Euskal Herrira GEHIKOOPeko kide euskaldunak ezagutzera eta gertatutako agenda gauzatzera. 2022ko uztailean, bisita bueltatzeko garaia iritsi da eta agenda interesgarria bezain emankorra betetzen saiatuko dira.

Lehenengo astean Paraná estatuko kooperatibak eta MSTko kideen asentamendu eta kanpamenduak ezagutuko dituzte. Bigarren astean, ordezkari bakoitza dagokion kooperatibarekin elkartuko da dagokion estatuan eta hirugarren astean, bisita instituzionalak egingo dituzte, MSTko nazio mailako zuzendaritzarekin eta baita hezkuntza, ekoizpen eta genero sektoreekin. Sao Paulon berriz,  izugarrizko hazkundea jasaten ari den “ Armacens do Campo” supermerkatu sarea ezagutu ahal izango dute, Mundukideko kooperantea eta proiektuaren aholkulari lanetan ari den Julio Martinez Arija Eroskiko bazkidearekin batera. Taldearen gidari lanetan Mundukideko kooperanteak diren, Natxo de Vicente, Itziar Aranburu, Xabier Etxabarria izango dira eta baita Brasilgo proiektuko arduradun berria den Jon Etxebarria.

Bistan da, gaur egun mundu mailako erronka asko globalak direla, eta leku bakoitzean ematen diren erantzunak ezagutzeak eta irtenbide bateratuak edo koordinatuak emateko antolatze prozesuak osatzen du Gehikoop proiektua. Besteak beste, parte-hartzea, printzipio kooperatiboak, genero-desberdintasunak eta iraunkortasun ekologikoa bezalako gaiak oinarritzat hartuaz.

¿Quieres sumarte al cambio?

Con tu aportación, el mundo cambia. A mejor, y de manera notable. Colaboras con personas con un gran potencial, pero que necesitan un empujón para tener un presente y futuro más prometedor.

10 € 20 € 30 € 50 € Otra

Suscríbete a nuestra newsletter

Si quieres ser el primero en conocer todas las novedades de nuestros proyectos, suscríbete y recibe en tu email las últimas noticias de Mundukide.

  • Hidden