Saltar al contenido principal

Ongi etorri.

Por favor, selecciona tu idioma y empieza a navegar.

HUHEZINEMA 19

19 enero 2026

Huhezinema jaialdian zortzi urtez bere izena daraman Saria banatu ondoren, Mundukidek gutxienez urtebeteko atsedena hartzea erabaki du 19. edizioan, geldialdi didaktiko gisa. Erabaki honen arrazoia da azken edizioetan aurkeztutako laburmetraiek zailtasunak erakutsi dituztela Mundukide Sariak proposatzen duen ikuspegi kritiko eta konprometituarekin bat etortzeko.

Hala ere, Mundukidek azpimarratu nahi du Huhezinema bezalako jaialdiek gizartearen begirada zabaltzeko duten garrantzia. Horregatik, aurtengo edizioan ere parte hartuko du, urtarrilaren 22an, goizeko 10:00etan ospatuko den podcast saioko elkarrizketan, “Zinema gizarte eraldaketarako tresna” gaiaren inguruan.

Egun berean, 11:00etan, Julia Dahr zuzendari norbeiarraren Eskerrak Euriari filmaren hausnarketa proiekzioa eskainiko du, Mundukide Sariaren balioak islatzen dituen praktika onaren eredu gisa.

Ekimen honen bidez, Mundukidek zinemagile gazteen artean hausnarketa piztu nahi du beren lanak sortzerako orduan. Zein da egiten dugunaren, eta egiten ez dugunaren, eragina munduan? Euskaldun eta europar gisa, munduko zortzi mila milioi pertsonen artean, zer leku dugu? Aberastasuna, boterea, ekonomia, kultura, burujabetza edo klima-aldaketa bezalako esparruetan, zer ondorio dituzte gure ekintzek, edo ekintza faltak, beste herri eta pertsonengan? Eta nola laguntzen dugu, edo nola oztopatzen dugu, guztiontzako giza eskubideen gauzatzea?

Zatoz eta gozatu Huhezinemarekin.

¿Quieres sumarte al cambio?

Con tu aportación, el mundo cambia. A mejor, y de manera notable. Colaboras con personas con un gran potencial, pero que necesitan un empujón para tener un presente y futuro más prometedor.

10 € 20 € 30 € 50 € Otra

Suscríbete a nuestra newsletter

Si quieres ser el primero en conocer todas las novedades de nuestros proyectos, suscríbete y recibe en tu email las últimas noticias de Mundukide.

  • Hidden