Saltar al contenido principal

Ongi etorri.

Por favor, selecciona tu idioma y empieza a navegar.

Arizmendi eta Caminho do Saber, pedagogikoki ezagutuz

29 junio 2021

Ekainaren 21ean, Brasileko Caminho do Saber ikastetxea, Debagoienako Arizmendi Ikastola eta Mundukide, onlineko bilera batean elkartu ziren harremana sendotzeko eta gero eta hobeto ezagutzeko helburuarekin.

 

Hirugarren bilera honetako helburua,  bakoitzak bere ikastetxea irudi eta bideo bidez aurkeztea eta zentro bakoitzak bere instalazioa, ebaluazio sistema eta hezkuntza  eredua besteekin partekatzea izan dira. Caminho do Saber oso eskola berezi da, izan ere MSTko kanpamendu eta asentamentuetan  haur eta gazteei zuzendutako hezkuntza eredu itinerantea da. Besteak beste, MSTk bere haur eta gazteei mugimenduaren baloreak trasmititzeko eta akademikoki garatzeko sortutako hezkuntza eredua da. Arizmendi Ikastola ere badu konfiantzan oinarritutako «Konfiantzaren pedagogia» berezia, beraz betik da aberasgarria beste esperientzia batzuk ezagutzea, aurrerantzean ere elkarlanean aritzeko edo esperientziak trasladatzeko.

On lineko bilera hasiaz bat, partaide bakoitzak ronda azkar batean bere burua aurkeztu dute. Lehenik Arizmendi ikastetxeko irakasleek hartu dute hitza eta bideo bidez Arizmendiko instalazioak eta hezkuntza eredua aurkeztu dituzte. Jarraian, berdin egin dute Caminho do Saber ikastetxekoek. Bileraren bigarren zatian, lehenik Caminho do Saberekoek hartu dute hitza era beraien ikastetxeko ebaluazio sistemaren nondik-norakoak argitu dituzte. Jarraian, galdera ronda bat proposatu da eta eztaibada interesgarriak sortu dira ebaluazio sistema “egokituen” inguruan. Arizmendikoek beraien ebaluazio sistemaren azalpena erdizka egin dute, izan ere, bilera asko luzatu da eta partaide gehienek alde egin beharra zeukaten. Amaitzeko, hurrengo bilera irailean egiteko ideia proposatu da eta harremanetan jarraitzeko interesa azaldu dute guztiek.

GIZARTE ERALDAKETARAKO HEZKUNTZA

Mundukideren gizarte eraldaketarako hezkuntza proposamenaren helburua eta hegoaldeko lankidetza programen eta gure ingurunean egindako jardueren
artean orain arte zegoen marra lausotzen lagunduko duten ikaskuntza eta eraldaketa sozialerako espazioak ahalbidetzea da. Hau da, hausnarketa, ikaskuntza eta ekintzarako esperientziak ahalbidetzea, errealitate globalak eta horien toki espezifikotasunak hurbiltzeko, eraldaketa sozial kritiko eta globala bultzatzeko, Arrasateko ingurune hurbiletik harago, gizarte justuago, solidarioago eta autokudeatuagoak helburu.

¿Quieres sumarte al cambio?

Con tu aportación, el mundo cambia. A mejor, y de manera notable. Colaboras con personas con un gran potencial, pero que necesitan un empujón para tener un presente y futuro más prometedor.

10 € 20 € 30 € 50 € Otra

Suscríbete a nuestra newsletter

Si quieres ser el primero en conocer todas las novedades de nuestros proyectos, suscríbete y recibe en tu email las últimas noticias de Mundukide.

  • Hidden