Saltar al contenido principal

Ongi etorri.

Por favor, selecciona tu idioma y empieza a navegar.

Podcast de temas de actualidad: Migración, solidaridad, clima…

28 noviembre 2022

2022-11-13 EITB  Amarauna AFRIKA  LANKIDETZA

Ikasketaz ingeniaria da Beñat Arzadun, laguntzeko gogoz, Mozanbikera joan eta hango nekazariekin lanean aritu da hogei urtetan zehar. Mundukide gobernuz kanpoko erakundearen eskutik egin du bide hori. Egun, Euskal Herrira itzulita dago eta bertatik jarraitzen du laguntzeko ahaleginean, nazioarteko beste lurraldeetan dauden kooperanteren lana koordinatuz. Lanik handiena, «hango errealitatea ezagutzea» izan zela aitortzen du, izan ere ez kooperantearen lana eraginkorra izateko, borondatea eta ezagutza, lan egiten ari den herrialdeko errealitateari lotuta ekarpenak egitea bait da.

Kooperazioak aurreko hamarkadetan izan duen garrantzia gutxituta ikusten du, lehen mundua «berpisionatzen» ikusten du eta ekonomia krisian murgilduta gaudela pentsatzen dugun arren, laguntza ematen jarraitzeko eskatzen du. Euskal herriko edozein biztaleren egoera ekonomikoa aberatsa delako, Munduko beste leku askorekiko.

Entzun Historia eta istorioak podcastaren atal interesgarri hau.

2022-08-27 EITB Amarauna ETORKIN ETA ERREFUXIATUAK

Zer da emigrazioa? Eta zer errefuxiatu izatea? Gai horien inguruan hausnartu dute Juanjo San Miguel kazetariak eta Beñat Arzadunek. Mundukideko kideak bere esperientzia kontatu du. Mozambiken 20 urte egin ditu, eta herrialde horretan dauden emigrazio legeak azaldu ditu. Emigrazio politika aktiboa duen Kanadaren adibidea ere aipatu du Arzadunek.

2022-08-21 EITB Amarauna   AFRIKA AURRERA BIDEAN

Osasunean, ekonomian zein gizarte alorrean aurrerapenak egin dira Afrikan. Munduko Osasun Erakundearen arabera, azken 20 urteetan 10 urtez handitu da bizi itxaropena kontinente horretan. Hala ere, Beñat Arzadun, Mundukide Fundazioko kidearen arabera, Afrikaren garapen erritmoa handitu beharko litzateke. Afrikarrei emigratzeko jartzen zaizkien oztopoak ere salatu ditu. Mundukideko kidearen ustez, krudela da afrikarrei ezarritako migrazio politika

2022-08-06 EITB Amarauna AFRIKA INGURUGIROA +ANIMALIAK 

Zabor elektronikoa, airearen kalitatea…. asko dira Afrikan ingurumen alorrean dauden arazoak. Baina erreserba naturalak ere badira kezka iturri. Mozambiken, esaterako, erreserba natural handi bat dago. Beñat Arzadunek kontatu duenez, erreserba horretako irabaziak apenas jasotzen dituzte bertako herritarrek. Baina, hori bai, ondorioak pairatzen dituzte. Elefanteek, maiz uzta hondatzen diete nekazariei, eta horren kexu izaten dira. Mundukide Fundazioko kidea da Beñat Arzadun.

2022-07-10 EITB Amarauna AFRIKA INGURUGIROA+KLIMA

«Hemendik bidaltzen den arazoaren» ondorioei buruz hitz egin digu Beñat Arzadunek. Mozanbike eta inguruko herrialdeetan «hamarkadako 150 zikloi izatetik, 300dik gora izatera» igaro direla kontatu digu.

Eta ez hori bakarrik, lehen munduak berak egin duena ez egiteko eskatzen diola hirugarren munduari azpimarratu digu Juanjo San Miguel lankideak.

2022-06-05 EITB Amarauna AFRIKA UKRANIA+GARIA

Errusia da gari ekoizle nagusia, eta Ukraina bostgarrena. Ekilore olioari dagokionez Ukraina da lehenengoa, eta artoaren ekoizpenean, berriz, biak, Errusia zein Ukraina ageri dira lehen postuetan.

Beraz, Errusiako gariaren esportazioari blokeoa jartzeak, ondorio larriak izan ditzake Afrikan.

Mundukideko Beñat Arzadun, eta Euskadi Irratiko Juanjo San Miguel kazetariarekin hizpide izan dugu gaia.

2021-08-24 Tu Lankide-podcast «Ser cooperante es una experiencia única»

Julio Martínez Arija es cooperante de Mundukide en Brasil. Lleva varios viviendo en Sao Paulo y trabajando codo a codo con las familias brasileñas para mejorar sus condiciones de vida.

 

¿Quieres sumarte al cambio?

Con tu aportación, el mundo cambia. A mejor, y de manera notable. Colaboras con personas con un gran potencial, pero que necesitan un empujón para tener un presente y futuro más prometedor.

10 € 20 € 30 € 50 € Otra

Suscríbete a nuestra newsletter

Si quieres ser el primero en conocer todas las novedades de nuestros proyectos, suscríbete y recibe en tu email las últimas noticias de Mundukide.

  • Hidden