Skip to main content

Welcome.

Please select your language and start browsing.

Gaurkotasuneko gaiak entzungai, klima, migrazioa, aberaztasuna, energia…

28 November 2022

2022-11-13 EITB  Amarauna AFRIKA  LANKIDETZA

Ikasketaz ingeniaria da Beñat Arzadun, laguntzeko gogoz, Mozanbikera joan eta hango nekazariekin lanean aritu da hogei urtetan zehar. Kooperazioak aurreko hamarkadetan izan duen garrantzia gutxituta ikusten du, lehen mundua “berpisionatzen” ikusten du eta ekonomia krisian murgilduta gaudela pentsatzen dugun arren, laguntza ematen jarraitzeko eskatzen du. Euskal herriko edozein biztaleren egoera ekonomikoa aberatsa delako, Munduko beste leku askorekiko.

2022-08-27 EITB Amarauna ETORKIN ETA ERREFUXIATUAK

Zer da emigrazioa? Eta zer errefuxiatu izatea? Gai horien inguruan hausnartu dute Juanjo San Miguel kazetariak eta Beñat Arzadunek. Mundukideko kideak bere esperientzia kontatu du. Mozambiken 20 urte egin ditu, eta herrialde horretan dauden emigrazio legeak azaldu ditu. Emigrazio politika aktiboa duen Kanadaren adibidea ere aipatu du Arzadunek.

2022-08-21 EITB Amarauna   AFRIKA AURRERA BIDEAN

Osasunean, ekonomian zein gizarte alorrean aurrerapenak egin dira Afrikan. Munduko Osasun Erakundearen arabera, azken 20 urteetan 10 urtez handitu da bizi itxaropena kontinente horretan. Hala ere, Beñat Arzadun, Mundukide Fundazioko kidearen arabera, Afrikaren garapen erritmoa handitu beharko litzateke. Afrikarrei emigratzeko jartzen zaizkien oztopoak ere salatu ditu. Mundukideko kidearen ustez, krudela da afrikarrei ezarritako migrazio politika

2022-08-06 EITB Amarauna AFRIKA INGURUGIROA +ANIMALIAK 

Zabor elektronikoa, airearen kalitatea…. asko dira Afrikan ingurumen alorrean dauden arazoak. Baina erreserba naturalak ere badira kezka iturri. Mozambiken, esaterako, erreserba natural handi bat dago. Beñat Arzadunek kontatu duenez, erreserba horretako irabaziak apenas jasotzen dituzte bertako herritarrek. Baina, hori bai, ondorioak pairatzen dituzte. Elefanteek, maiz uzta hondatzen diete nekazariei, eta horren kexu izaten dira. Mundukide Fundazioko kidea da Beñat Arzadun.

2022-07-10 EITB Amarauna AFRIKA INGURUGIROA+KLIMA

“Hemendik bidaltzen den arazoaren” ondorioei buruz hitz egin digu Beñat Arzadunek. Mozanbike eta inguruko herrialdeetan “hamarkadako 150 zikloi izatetik, 300dik gora izatera” igaro direla kontatu digu.

Eta ez hori bakarrik, lehen munduak berak egin duena ez egiteko eskatzen diola hirugarren munduari azpimarratu digu Juanjo San Miguel lankideak.

2022-06-05 EITB Amarauna AFRIKA UKRANIA+GARIA

Errusia da gari ekoizle nagusia, eta Ukraina bostgarrena. Ekilore olioari dagokionez Ukraina da lehenengoa, eta artoaren ekoizpenean, berriz, biak, Errusia zein Ukraina ageri dira lehen postuetan.

Beraz, Errusiako gariaren esportazioari blokeoa jartzeak, ondorio larriak izan ditzake Afrikan.

Mundukideko Beñat Arzadun, eta Euskadi Irratiko Juanjo San Miguel kazetariarekin hizpide izan dugu gaia.

2022-08-23 Tu Lankide-podcast “HEMENGO ABERATSOK ARI GARA KLIMA HONDATZEN”

Hogei urte inguru eman ditu Arzadunek Mozanbikeko iparraldean. Mundukideren laguntza lurralde hartako hamar mila bat nekazarik jasotzen dute eta ekoizpena hobetzeko teknikak irakasten die kooperanteak.

2021-08-24 Tu Lankide-podcast  “KOOPERANTEA IZATEA ESPERIENTZIA PAREGABEA DA”

Julio Martínez Arija, Mundukideko kooperantea da Brasilen. Sao Paulon bizi da, eta Brasilgo familiekin lan egiten du, haien bizimodua hobetzeko.

 

Want to have an impact?

Your contribution can help change the world for the better. You'll be supporting people with great potential but who need a boost to create a more promising present and future.

10 € 20 € 30 € 50 € Other

Subscribe to our newsletter

Want to keep up-to-date with our work? Receive the latest news from Mundukide in your inbox.

  • Hidden