Eduki nagusira joan

Ongi etorri.

Mesedez, hautatu zure hizkuntza eta hasi nabigatzen.

Euskal Herria

Sentsibilizazioa

Gure jarduera garatzeko moduak balio kooperatiboen biziberritzea dakar, Mundukideren nortasunaren ezaugarri nagusietako bat baitira. Horregatik, gure proiektuak elkartasun arduratsua, interkooperazioa eta gizarte-eraldaketa ardatz hartuta bultzatzen ditugu, pertsonen konpromisotik abiatuta, gizarte bidezkoago, berdintsuago eta komunitateari estuki lotutako bat eraikitzeko helburuarekin. Helburu horrekin, kooperatibekin, enpresekin eta bestelako erakundeekin elkarlanean aritzen gara ekintza eta jardueren eragina handitzeko plataforma bateratuak artikulatzen, gizarte-eraldaketa erreal eta iraunkorraren ikuspegitik.

Huhezinema

Urtarrilak 21 eta 23 bitartean ospatu zen Huhezinemaren 19. jaialdi honetan, MU eta Mundukidek “Esker onak euriari” filmaren bueltan zineforuma antolatu 16 dugu. Filmak Kenyako, bere familiaren bizitza nolakoa den eta klimaaldaketak nola eragiten dien azaltzen du. Helburua zinemagile gazteen artean gogoeta bat sortzea da: Munduko biztanleen artean dugun lekua, gure ekintzek edo ekintza ezak beste herri eta pertsona batzuengan, aberastasunean, bote rean, subiranotasunean edo klimaaldaketan, dituzten ondorioek aztertu, eta guztiontzako giza eskubideen lorpena nola lagundu edo oztopatzen dugun.

 X. Mundukide Lasterketa Solidarioa

Urriak 19an X.Mundukide Lasterketa Solidarioa ospatu genuen 432 kirolari eta 30 kooperatibaren parte-hartzearekin. Lasterketan, 56 talderen arteko lehian, Fagor Elektronika nagusitu zen emakumezkoetan, Orbea gizonezkoetan eta Athlon mistoetan. Horrez gain, 220 parte-hartzailek oinezko ibilaldian hartu zuten parte, eta 44 gaztek gazte-lasterketan. Mundukiderekin batera Athlon, Ikerlan eta Ulma kooperatibak aritu dira antolatzaile lanetan. Antolakuntza-taldeak, bereziki, eskertu nahi izan die Fagor Ederlan, Copreci, Fagor Elektronika eta Athlon kooperatibei urte hauetan modu batera edo bestera lasterketari egindako ekarpenagatik. Baita 10 ediziotan bidelagun izan diren babesle eta laguntzaile guztiei. MLSak Mundukideren balio komunitarioak indartzeaz gain, kooperatiben arteko lankidetza eta gizarte-kohesioa sustatzeko ekimen eredugarria dela berretsi du.

Munduari begirada bat

Ikasturtean zehar, Mundukide lankidetzan aritu da Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza eta Ingeniaritza fakultateekin. Enpresagintzan, lehen mailako 120 ikaslek mundu globalarekin lotutako gaiak landu zituzten hiru saiotan. Ingeniaritzan, bigarren mailako 35 ikaslek hautazko ikasgai batean parte hartu zuten, non mundu mailako datu eta estatistikak baliatuz, ekonomia, migrazioa eta osasuna bezalako gaiak landu zituzten.

Hitzaldiak

Programen, munduaren egoera eta lankidertzaren berri emateko hainbat hitzaldi antolatu ditugu: Bilboko Berrikuntza Faktorian, As Fabrik Kanpusean, Laboral Kutxa aretoan, Arrasateko Harreman GGKEan eta Goienagusi elkartean, Mondragon Unibertsitateko hainbat graduetan, Iruñako UPNAko Agronomoetan, Aretxabaletako Huhezinema sarietan eta Madrideko Centro de Capacitación Agraria de Villaviciosa de Odón ikastetxean.

Landutako gaiak: 

• Munduaren egoera, garapen jasangarrirako helburuak eta erantzukizun pertsonala.

• Mozambique iparraldean pobrezia gai ditzeko nekazal garapenerako aukerak sortzen.

• Afrika-Europa: aldaketa klimatikoaren nor-nori-nork.

• Mundukideren garapenerako lankidetzaren oinarriak.

• Zinemagile gazteekin gogoetak.

Hitzaldi bat antolatzeko, 613406924 telefonoan jar zaitezke gurekin harremanetan.

Datuen urtea 2024. Informazio gehiago behar baduzu, sar zaitezke txostenak eta argitalpenak

Ezagutu non gehiago ari garen lanean.

Informazio gehiago

Egin dohaintza bat eta lagun iezaguzu lanean jarraitzen.

Egin dohaintza orain

Aldaketarekin bat egin nahi duzu?

Zure ekarpenari esker, mundua aldatu egingo da. Hobetu egingo da, eta nabarmen, gainera. Potentzial handia duten pertsonei lagunduko diezu, bultzada bat behar baitute orainaldi eta etorkizun oparoagoa izateko.

10 € 20 € 30 € 50 € Beste bat

Harpidetu gure newsletterrera

Gure proiektuen berri izan nahi baduzu, jaso zure helbide elektronikoan Mundukideren azken albisteak.

  • Hidden