Ezagutu gaitzazu
Kooperatibismoa mundua ulertzeko modu bat da, bidezkoagoa eta solidarioagoa izan dadin.
Mundukide 1999an sortu zen Debagoiena bailaran (Gipuzkoan), espiritu kooperatiboa berezko ezaugarri duen eskualdean. Horixe da, hain zuzen, gurekin elkarlanean aritzen diren komunitateei helarazi nahi diegun lan-filosofia. Pertsonei trebakuntza eta eraldatzeko tresnak ematea da gure helburua, tokian tokiko komunitatearen garapen sozioekonomikoa sustatzeko.
Halaber, MONDRAGON taldeko kooperatiben laguntza instituzionala ere badugu. Bi lan-ildotan oinarritzen gara funtsean, NBEk 2030erako ezarritako Garapen Jasangarriko Helburuak (GJH) lortzen laguntzeko.

Eskualdeko
garapen
sozioekonomikoa
Pertsonen gaitasunak handitzen ditugu, beraien eta komunitateen garapena bultzatzeko.

Antolaketa
sozioekonomikoa
indartzea
Kontraparte egituratuen enpresa-, antolamendu- eta kooperatiba-lana indartzen laguntzen dugu, lidergo sozialari eta gizartea eraldatzeko asmoari atxikita.