Eduki nagusira joan

Ongi etorri.

Mesedez, hautatu zure hizkuntza eta hasi nabigatzen.

Enpresentzat

Mundukideren lankidetzak lan-munduaren elkartasunarekin erdiesten du zentzurik zabalena; izan ere, hainbat helburu lortzen ditu aldi berean: printzipio kooperatiboak garatzea, gizarte-eraldaketa eta izaera unibertsala.

Elkartasunaren DNA duten enpresa kooperatibo eta ez-kooperatibo ugarik jarri dituzte eta jartzen dituzte beren baliabideak (pertsonak eta diruak) Mundukideren eskura, hegoaldeko herrialdeetan bideratzen dituen lankidetza-programetan aktiboki parte hartzearren.

Baterako lanari bide emateko, esperientziak eta ikuspegiak partekatzen ahalegintzen gara, harremanak sortu eta sakontzen, koordinatuta lan egiten, ahaleginak osatzen, sinergiak baliatzen…

Entitateen eta Mundukideren arteko lana hainbat modutan gauza daiteke:

  • Lankidetza puntualen bidez: aholkularitzak, prestakuntzak, laguntza teknikoak…
  • Etengabeko lankidetzaren bidez: kooperante joatea, tutoretza-taldeetan parte hartzea…
  • Beste erakunde edo programa batzuk bisitatuz edo haiekin elkartrukeak eginez.
  • Euskal Herrian, Mundukideren jarduera eta organoetan parte hartuz.
  • Jarduerak babestuz eta finantzatuz.
  • Informazio- eta sentsibilizazio-kanpainetan parte hartuz.

Lagundu zure esperientziarekin

Zure jakintza partekatuz, haien ametsa egia bihurtzen laguntzen duzu.

Harremanetan jarri

Egin dohaintza

Zure ekarpenarekin, laguntza-hartzaileek aurrera egiten dute.

Dohaintza egin

Harpidetu gure newsletterrera

Gure proiektuen berri izan nahi baduzu, jaso zure helbide elektronikoan Mundukideren azken albisteak.

  • Hidden