7.Gizarte eraldaketara
«Mundua ez zaigu eman kontenplatzeko, eraldatzeko baizik».
Arizmendiarrietak zioenez, “mundua ez zaigu eman soilik kontenplatzeko, eraldatzeko baizik”, eta ezin da ulertu mundua, eta are gutxiago Mondragon esperientzia kooperatiboa, proiektuaren bokazio eraldatzaile hori kontuan hartu barik. Hala, proiektuaren hiru dimentsioez mintza gaitezke; 1: jendearen ongizaterako aberastasuna sortzea; 2: enpresa eta enpresaren funtzio soziala demokratizatzea, eta horiek biak baliagarri izatea 3: inguruneari
garapen komunitarioa emateko. Arrasate inguruko GKEen eta kooperatiben eskutik sortu zen Mundukide, esperientziaren
muga geografikoak atzean utzi eta lan kooperatiboaren elkartasuna aktibatzeko. Hori dela eta, Mundukideren misioa honelaxe zehaztu zen: Hegoaldeko herriekin lankidetzan jardutea, esperientziak, baliabideak eta jakintza partekatuz, inplikatutako aldeek autokudeatutako garapen integrala sustatzeko; eta, horretarako, lan kooperatiboaren munduaren elkartasuna aktibatzea, Mundukideren balioetan eta printzipioetan oinarrituz eta balio eta printzipio horien gidaritzapean.
Gure ustean, Mundukideren eta inguruneko eragileen interkooperazio sistema, eremu balioduna eta egungoa da lanean jarraitzeko. Hala ere, gure ustez jauzi kualitatibo bat egin beharra dago, eta epe luzeragoko eraldaketa ibilbideak eraikitzen eta zehazten saiatu. Gure xedea da ibilbide horietan Mundukidek amesten duen gizarte autokudeaturako aldaketak egin ahal izatea, alor pertsonaletik alor komunitariora pasatuz, Mondragoneko esperientzia kooperatiboaren begiradaren oinarrian dagoen analisi kritikotik abiatuz.
Horretarako 2019an, GEHIKOOP — Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza Interkooperatiboa— proiektu pilotua jarri genuen martxan. Gizarte-eraldaketaren ikuspegia zabaltzea eta gure ingurunetik kanpoko errealitateak hurbiltzea da proiektuaren helburua. Lankidetzako ingurune baten bidez, aukera ematen digu munduko beste herrialde batzuetan gizarte-eraldaketaren arloan dauden ereduak ezagutzeko eta horiekin elkarlanean aritzeko.
Bi lan esparru nagusi ditu proiektuak:
- Kooperatiba eremua: Eraldaketa sozialaren alorrean ibilbide luzea egina duten eta gaiarekiko sentibera agertzen diren kooperatibetako pertsonei zuzendua. Lan ildo honetan lau kooperatibak hartzen dute parte: Fagor Ederlan, Copreci, Maier.
- Hezkuntza erremua: Hezkuntza kooperatibetako ikasle profilean solidarioa, tokiko-global begirada kritikoa eta ekintzailea duen pertsona garatzeko baliabideak sortu eta zabaltzea da ildo honen helburua. Horretarako Mondragon Unibertsitatea y Arizmendi Ikastolarekin elkarlanean ari gara.
Informazio gehiago behar baduzu, sar zaitezke txostenak eta argitalpenak
Hiruatx eta Mundukide, bailara bete elkartasun
2022 urtarrila 19
