Elkar-lankidetzako sareak eta harremanak sortzen laguntzen dugu lankidetzaren kalitatea hobetzeko, askotariko esperientziak eta gaitasunak dituzten eragileen elkarlanaren bidez.
Bestalde, MONDRAGON mugimendu kooperatiboa garapen-bidean dauden herrialdeetako errealitatearen inguruan sentsibilizatzea da gure xedea, eta, era berean, lankidetza-ahaleginean parta hartzera bultzatzea, zentzu kooperatiboa are gehiago indartzen laguntzeko.
Esperientziak eta ikuspegiak trukatzen, harremanak sortzen eta sakontzen, modu koordinatuan lan egiten, ahaleginak osatzen eta sinergiez baliatzen ahalegintzen gara, besteak beste. Lankidetzaren bidez, zentzu kooperatiboa eman nahi diogu pertsona horiek egiten duten lanari ere.
Elkar-lankidetza hainbat modutan antola daiteke:
- Mundukidek sustatzen dituen elkar-lankidetzako programa eta proiektuetan parte hartuz. Honela har daiteke parte: unean uneko lankidetza-jardueretan, hala nola aholkularitzen, prestakuntza-ekintzen, laguntza teknikoen eta abarren bidez; lankidetza-jarduera iraunkorretan (kooperantea izanik, tutore-taldeetan arituz eta abar); bisitak eta trukeak eginez beste erakunde eta/edo programa batzuekin.
- Mundukideren jarduera eta organoetan parte hartuz.
- Jarduerak babestuz eta finantzatuz.
- Ikasketa-praktikak, karrera-amaierako proiektuak edo ikerketak eginez jarduerak sustatzen diren esparruan.
- Informazio- eta sentsibilizazio-kanpainetan parte hartuz.

Kooperatibak
Mundukideren abiarazleak izan ziren, eta gaur egun arlo instituzionaletik nahiz arlo komunikatibotik, ekonomikotik eta pertsonaletik egiten dituzte ekarpenak.

Boluntarioak
Fundazioaren zeregin eta esparruetan hartzen dute parte, eta euren esperientzia eskaintzen dute, nola fundazioaren egoitzan (Arrasaten), hala elkar-lankidetzako programetan lekuan bertan.

GGKEak
Hainbat GGKErekin batera egindako lanari esker, oso emaitza onak lortu ditugu, herrialderik pobreenekiko elkartasuna bultzatzeko ahaleginean indarrak batuz.

Mondragon Unibertsitatea
Lanki, Mondragon Unibertsitatearen Ikasketa Kooperatiboen Institutua, izan da, Mundukiderekin batera, elkar-lankidetzako sistemaren sortzailea eta sustatzailea. Gainera, Mondragon Unibertsitateak alor hauetan ere ekarpenak egiten ditu: ikerkuntzan, prestakuntzan eta praktikan.