Euskal Herria

Gure iritziz, funtsezkoa da MONDRAGON Korporazioko kideen balio kooperatiboak biziberritzea. Besteak beste, elkartasun arduratsuaren, elkar-lankidetzaren eta gizarte-eraldaketaren kontzeptuetan sakontzea. Gizarte autogestionatua izatera eramango gaituen bidea urratzea, arlo pertsonaletik komunitatearen esparrura, gure gizartean aldaketak sustatuz.
Helburu horrekin, MONDRAGON Taldeko hainbat kooperatibak plataforma bateratuak sortu dituzte, dagoeneko egiten ditugun ekintzek eta jarduerek eragin handiagoa izan dezaten gizarte-eraldaketaren ikuspegitik.
Jarraitu irakurtzenSolasaldia… Lankidetza eta Elkartasun Unibertsala.
23 otsaila 2021
Adierazi zure elkartasuna Mundukideko postalen bitartez
3 azaroa 2020
Hezkuntza-kooperatibek, ekoizpen-sektoreko kooperatibek, boluntarioek, LANKI Lankidetzaren Ikertegiak, beste GGKE batzuek eta abarrek eratutako sareak aukera ematen du baterako kanpainak egiteko, proiektuak garatzeko, borondatezko lan-ekintzak antolatzeko, praktikak eskaintzeko… Azken batean, gure bailararen mugak gaindituko dituen garapen komunitarioa erdietsi nahi duen gizarte aktibo bihurtzeko.
Honako hauek dira gure lurraldean egin ditugun ekintzetako batzuk: patronatuko bidaiak eta itzuli ondorengo jarduerak; Kapulana bat Zintzilik; First Lego League; Africa Basque Challenge; publiko orokorrari, kooperatibei edo gure inguruko ikastetxeei zuzendutako hitzaldiak; argazki-erakusketak; dokumentalak eta kooperatiben arteko lasterketak.
Beste jarduera batzuk ere antolatu ohi ditugu: Mondragon Unibertsitateko «Kooperatibagintzan aditu» tituluan eta Ekonomia Solidarioaren Garapenerako Kudeaketa Ekonomiko eta Sozialeko masterrean hartzen dugu parte, boluntarioek laguntza teknikoa ematen diete ekonomia solidarioko beste eragile batzuei, eta abar.
Ikasteko eta gizartea eraldatzeko esparruak eskaintzea da helburua, garapen-bidean dauden herrialdeetako lankidetza-programen eta gure inguruneko jardueren artean orain arte egon den muga lausotzen laguntzeko. Hau da, gogoeta-, ikaskuntza- eta ekintza-esperientzien berri eman nahi dugu errealitate globalak eta tokiko berezitasunak hurbiltzeko, gizarte-eraldaketa kritikoa eta orokorra lortzeko Arrasateko ingurunerik hurbilenetik harago, eta gizarte bidezkoagoak, solidarioagoak eta autogestionatuagoak sortzeko.