Egin bat eta partekatu
Dirua ez da dena. Mundukideren egitekoaren berri emanez ere lagundu dezakezu (gure lanaren bozeramale izanez), pertsona gehiagorengana irits dadin.
Lagun iezaguzu gure lanaren berri ematen, sare sozialen bidez. Jarrai iezaguzu gure sareetan —Twitter, Facebook, Instagram eta LinkedIn— eta partekatu gure edukiak eta albisteak.
Aprende sobre lo que hacemos
1.Aholkularitza kooperatiboa
Hemen badakigu, ondo asko jakin ere, kooperatibak martxan jartzen. Kooperatiben bidez, lan egiten dugun tokiko komunitateetako biztanleek bertako garapen sozioekonomikoa susta dezakete.
2.Pertsonen trebakuntza
Euren mundua aldatzeko trebatzen ditugu pertsonak. Horretarako, prestakuntza funtsezko elementuetako bat da Mundukideren proiektuen jardueretan. Eskolan ikasten da, baina lanean, familian eta komunitatean ere bai.
3.Nekazaritza garapena
Nekazaritzako jarduera eta azpiegitura berriak sortzeko prestakuntza, aholkularitza, finantzaketa eta laguntza.
4.Laguntza teknikoa
Ez dago esperientzia partekatua baino esperientzia hoberik. Gure egitekoa kudeaketa-eredu bat garatzea da, elkarteen eta kooperatiben jarduera sinplifikatzeko eta hobetzeko eremu guztietan, ekoizpenetik hasi eta merkaturatzeraino.
5.Interkooperazioa
Esperientzia partekatzea. Ezagutza partekatzea. Gurpilak etengabe jarraitu behar du biraka, gure laguntza hartzen duten herri eta komunitateen garapen sozioekonomikoa bideratzeko.
6.Genero berdintasuna
Mundukideren misioa pertsona eta gizarte justuagoak eta autokudeatuagoak bihurtzea da esparru guztietan, genero-harremanetan barne, eta bereziki proiektu hau osatzen duten pertsonen garapenean. Jakin badakigu gizonen eta emakumeen arteko desberdintasuna sortzen eta iraunarazten duten egituretatik abiatzen garela, eta horrekin bat…
7.Gizarte eraldaketara
«Mundua ez zaigu eman kontenplatzeko, eraldatzeko baizik».
8.Ingurumen iraunkortasuna
Ingurumenarekiko gure konpromisoa gainerako eremu guztietan aurrera daramagun lanaren zeharkako ardatza da.
Mantente al día con nuestras noticias
16.000 nekazari mozambikar nekazal teknika berrien onuradun
2023 iraila 26
Kolonbiar Emakume “Pastoen” indartze ekonomikoa
2023 iraila 25
Kooperanteen Nazioarteko Eguna
2023 iraila 7
Zure kolaborazioak, aukerak zabaltzen ditu Mozambiken
2023 abuztua 29
Lan eskaintza: Nekazal proiektuen koordinatzailea Mozambiken
2023 uztaila 26
Urriak 22an ospatuko da VIII MLS
2023 uztaila 7
Nekazaritzaren hedapen nabarmena Niassa probintzian
2023 ekaina 21