Eduki nagusira joan

Ongi etorri.

Mesedez, hautatu zure hizkuntza eta hasi nabigatzen.

Boluntario egin

Mundukiderekin lankidetzan diharduten boluntarioek askotariko profilak dituzte, eta ziur gaude zure ekarpena ere oso baliotsua izan daitekeela.

Ecuador, Mundukide
Asistencia-tecnica-ecuador-mundukide

Rol ugari bete ditzake boluntarioak: kudeaketa-lanetan lagundu, programak garatzen bidelagun izan, prestakuntza babestu, ideiak eta edukiak eskaini… Horietako zeregin askotan, nahikoa da aisialdiaren zatitxo bat eskaintzea.

Mundukideri laguntzeak askotariko aukerak emango dizkizu: banakako nahiz taldeko partaidetzarako eremuak sustatzekoa, gizarte-erantzukizunerako tresnak eskuratzekoa, ezaguerak eta esperientziak partekatzekoa eta trebetasun berriak lortzekoa.

Mundukideren boluntarioen eginkizun eta erantzukizunen artean egongo da honako hau: beren esperientzia (kudeaketakoa, antolamendukoa, kooperatibismokoa…) aintzat hartuta, Fundazioaren Plan Estrategikoaren ondoriozko programa eta prozesuetan laguntza, aholkularitza eta babesa ematea.

Boluntario izan nahi duzula?

Ez galdu aukera hau! Zalantza guztiak argituko dizkizugu.

Harremanetan jarri

Non gaude

Harpidetu gure newsletterrera

Gure proiektuen berri izan nahi baduzu, jaso zure helbide elektronikoan Mundukideren azken albisteak.