Eduki nagusira joan

Ongi etorri.

Mesedez, hautatu zure hizkuntza eta hasi nabigatzen.

Mundukide, Brasil de Fato komunikabidean

20 uztaila 2026

Poz handiz partekatzen dugu Brasil de Fato komunikabidean argitaratutako artikulu hau. Brasilgo erreferentziazko hedabide independenteetako bat da, gizarte-justizia, nekazaritza familiarra, ekonomia solidarioa eta herri-mugimenduak ikusgarri egiten dituelako.

Artikuluak azaltzen du Mundukidek, FINAPOPek, CEAGROk eta IPE-CAMPOk elkarrekin egiten duten lana, Brasilgo bost estatutako kooperatibak eta nekazaritza familiarra indartzeko. Prestakuntza, laguntza teknikoa, kudeaketa hobetzea eta finantzaketa solidarioko tresnak uztartuz, tokiko erakundeen gaitasunak sendotzea eta komunitateetan garapen iraunkorra sustatzea da helburua.

Mundukiden uste dugu garapenak bertako pertsonen eta erakundeen ahalmenak indartzetik, kooperatiben arteko lankidetzatik eta komunitateetan geratzen diren aukerak sortzetik eraikitzen dela.

 

Aldaketarekin bat egin nahi duzu?

Zure ekarpenari esker, mundua aldatu egingo da. Hobetu egingo da, eta nabarmen, gainera. Potentzial handia duten pertsonei lagunduko diezu, bultzada bat behar baitute orainaldi eta etorkizun oparoagoa izateko.

10 € 20 € 30 € 50 € Beste bat

Harpidetu gure newsletterrera

Gure proiektuen berri izan nahi baduzu, jaso zure helbide elektronikoan Mundukideren azken albisteak.

  • Hidden