Lankidetzaren kalitatea hobetzen lagunduko duten lankidetza-sareak eta -harremanak sortzen laguntzen dugu, askotariko esperientziak eta gaitasunak dituzten eragileen lankidetzaren bidez.
Bestalde, Arrasateko kooperatiba-mugimendua garapen-bidean dauden herrialdeen errealitateari buruz sentsibilizatzea ere bilatzen dugu, eta lankidetzarako ahaleginean inplikatzea, horrela zentzu kooperatibo handiagoa ematen lagunduz.
- Esperientziak eta ikuspegiak trukatzen saiatzen gara, harremanak sortu eta sakontzen, modu koordinatuan lan egiten, ahaleginak osatzen, sinergiak aprobetxatzen eta abar. Lankidetza lan horren bidez, pertsona horiek egiten duten lanari zentzu kooperatiboa eman nahi zaio.Lankidetza hori hainbat modutan antola daiteke:Mundukidek bultzatzen dituen lankidetza-programetan eta -proiektuetan parte hartuz, parte-hartze hori izan daiteke: lankidetza puntualetan, hala nola aholkularitzetan, prestakuntzetan, laguntza teknikoetan eta abarretan. Lankidetza jarraitu gisa, lankide gisa joatea, talde tutoreetan parte hartzea, etab.Bisitak eta trukeak beste erakunde eta/edo programa batzuekin.
- Mundukideren jarduera eta organoetan parte hartuz.
- Jarduerak babestu eta finantzatzea.
- Sustatzen diren jardueren esparruan ikasketa praktikak, karrera amaierako proiektuak edo ikerketak eginez.
- Informazio- eta sentsibilizazio-kanpainetan parte hartuz.
Kooperatibak
Mundukideren abiarazleak izan ziren, eta gaur egun arlo instituzionaletik nahiz arlo komunikatibotik, ekonomikotik eta pertsonaletik egiten dituzte ekarpenak.
Boluntarioak
Fundazioaren zeregin eta esparruetan hartzen dute parte, eta euren esperientzia eskaintzen dute, nola fundazioaren egoitzan (Arrasaten), hala elkar-lankidetzako programetan lekuan bertan.
GGKEak
Hainbat GGKErekin batera egindako lanari esker, oso emaitza onak lortu ditugu, herrialderik pobreenekiko elkartasuna bultzatzeko ahaleginean indarrak batuz.
Mondragon Unibertsitatea
Lanki, MUren Ikasketa Kooperatiboen Institutua, izan da, Mundukiderekin batera, elkar-lankidetzako sistemaren sortzailea eta sustatzailea, ikerkuntzan, prestakuntzan eta praktikaren alorretan ere ekarpen baliotsuak eginez.