Eduki nagusira joan

Ongi etorri.

Mesedez, hautatu zure hizkuntza eta hasi nabigatzen.

2023ean, ipar eta hegoaren arteko elkartasunak mugi beza unibertsoa

2022 abendua 30

Urtea Ukrainaren inbasio errusiarrak markatu du. Orain bonbardaketak, heriotzak eta errefuxiatuak Europan daude eta horregatik jasotzen dugu informazioa egunero. Hori bai, zoritxarrez, Ukrainakoa ez da munduko gerra bakarra.

 

Mozambiken, islamiar matxinadak, Cabo Delgado gure jarduera murriztera behartu gaitu; hala ere, 10.000 nekazari-familiari baino gehiagori beren elikadura hobetzeko eta bizitza hobetzeko diru-sarrera txikiak lortzeko aukerak eskaintzen jarraitzen dugu.

Tigrayko gerrak geldiarazi egin zuen urteko lehen lau hilabeteetan gure jarduera Etiopian, baina 600 emakumerekin lortu ditugu baratzeak, fruta-arbolak eta oilasko-haztegiak sustatzea.

Kolonbian, beren lurrak defendatzen dituzten nekazariak hiltzen dituzte egunero. Mundukidek Kolonbiako Pasto eta Ekuadorreko Kichwa komunitate indigenekin batera egiten du lan, haien bizi-filosofia naturarekin uztartzeko, gaur egungo merkatuan onartzen den ekoizpen iraunkor eta bidezko merkaturatzearekin.

Gainera, 5000 kooperatibista baino gehiagori prestakuntza eta kudeaketan aholkularitza ematen jarraitzen dugu: Ekuadorren, Intag ibarrean, Kolonbian, birziklatzaileen kooperatibekin eta Brasilen, Lurrik gabeko Langileen Mugimenduaren kooperatibekin.

Bizitzak aurrera jarraitzen duelako eta joan den azaroaren 15ean jakinarazi zigutelako dagoeneko 8.000 milioi biztanle baino gehiago garela planetan. Kopuru hori arreta-dei gisa ulertu behar dugu, gizateriak zenbakietatik haratago begiratu eta pertsonak eta planeta babesteko erantzukizun partekatua bete dezan, pertsonarik ahulenengandik hasita.

Eskerrik asko Mundukideren bidelagun zaren horri eta gonbidapena luzatu nahi dizugu oraindik ez  zarenari, inor atzean utzi gabe, mundu bidezkoago eta jasangarriagoaren aldeko konpromisoa areagotzeko behar zaitugulako.

Eskerrik asko eta Urteberri on!

 

Aldaketarekin bat egin nahi duzu?

Zure ekarpenari esker, mundua aldatu egingo da. Hobetu egingo da, eta nabarmen, gainera. Potentzial handia duten pertsonei lagunduko diezu, bultzada bat behar baitute orainaldi eta etorkizun oparoagoa izateko.

10 € 20 € 30 € 50 € Beste bat

Harpidetu gure newsletterrera

Gure proiektuen berri izan nahi baduzu, jaso zure helbide elektronikoan Mundukideren azken albisteak.

  • Hidden