Kolonbia

Emakume nekazarien bizitza tokiko erakunde eta elkarteekin batera hobetzen laguntzeaz gain, birziklatzaileen kolektiboa ere arlo politiko, sozioekonomiko eta antolamenduzkoan indartzen lagundu dugu.
Nariñoko Pasto emakume indigenen artean elikadura subiranotasuna, familia ekonomia eta erresilientzia indartzea kanpoko gertakarien aurrean.
Jarraitu irakurtzenEskaini LK puntuak Mundukideri
2021 maiatza 17
Covid-19 a eta programen egoera
2021 apirila 14
#A25 Emakumearen aurkako indarkeria gelditu dezagun!
2020 abendua 4
-
655
655 onuradun.
-
6
Sei kooperatibari laguntzen diegu. Kooperatiba horiek 211 bazkide dituzte, eta % 77 emakumeak dira.
-
% 74
715 pertsonari eman diegu prestakuntza. Horietatik, % 74 emakumeak dira.
-
2.
Bigarren mailako kooperatiba bat eratu da, lau erakunde elkartuta.
Datuen urtea 2021. Informazio gehiago behar baduzu, sar zaitezke txostenak eta argitalpenak
Jarduera-eremuak
Kolonbian sortutako hogei elkarte horietako hamar azken hamarkadan eratu ziren Bakearen Leihoak ekimenaren bidez.
Elkarteok proposamen pilotuan parte hartu zuten, eta aurrerapen bat aurkeztu dute dagoeneko Agromindalaek ezarritako prozesuetan. Agromindalak gaitasunak eta ahalmenak hedatzea bilatzen duten laguntza tekniko integraleko zerbitzuak dira; hauek, bitarteko teknologiak eta ingurunearekin atseginak direnak txertatzen dituzte. Prozesu horiek Mundukideren programaren bitartez zabaltzen dira.
Elkarteek beren funts autokudeatuei eusten diete, eta “chagraren” nekazaritza tradizionala sustatzen dute elikagaietan nahikotasuna izateko, bai eta beste labore batzuk landu eta animaliak hazteko ere; aldi berean, nekazaritza ekologikoari buruzko prestakuntzetan parte hartzen ari dira.
PASTOKO OFIZIOZKO BIRZIKLATZAILEAK
Covid-19aren agerpenak batasuna indartu zuen, izan ere, kolektiboari erakutsi zion elkarrekin eta solaskidetza bakarrarekin lan egiteak hobetu egiten zuela egoera erakundeen aurrean, pandemian eta pandemiaren ondoriozko murrizketen aurrean nola funtzionatu adosteko orduan. Hala ere, agerian geratu ziren, baita ere, erakundeen artean akordioak betetzeko eta elkar ulertzeko zeuzkaten zailtasunak eta lan egiteko moduen ondoriozko zailtasunak.
Eskema kooperatibo baten arabera funtzionatu beharrak birziklatzaileen indibidualtasun eta familia ezaugarri askori eragin zien. Birziklatzaileen Elkarte Nazionaleko teknikari bat etorri izanak eta haren gremio arloko esperientziak asko lagundu dute; hala ere, guretzat oso premiazkoa dela eta, prozesu batzuk azkarrago doaz, egokitzeko daukagun aukera baino.
Emandako prestakuntzari eta laguntzari esker, birziklatzaileen trebakuntza eta ahalduntzea indartu egin dira. Horrez gain, parte hartzeko espazio komunak eta Sailkapen eta Aprobetxamendu Estazioa (ECA) sortzeko baldintzak sortu dira. Baina azpimarratu behar da birziklatze elkarteen artikulazio politikoa izan dela helburu espezifi koari ekarpen handiena egin dion faktorea.
LANKIDETZA PROGRAMAREN TESTUINGURUA
Pasto hiriko emakume nekazarien eta pertsona birziklatzaileen bizitza hobetzen laguntzea. Haien gaitasun teknikoak, politikoak eta erresilientziaren arlokoak handitzea, trebakuntzako, laguntza teknikoko eta sare-laneko estrategia integral baten bidez. Horiek dira gure helburu nagusiak Kolonbian, betiere, tokiko erakunde eta elkarteekin lankidetzan.
Birziklatzaileen kolektiboa zaurgarria da, eta gizarteak estigmatizatua, bizi- eta lan-baldintza eskasak dituela. Komunitatean eta ingurumenean ekarpen handia egiten badute ere, parte-hartze txikia dute politikan.
Birziklatzaileei laguntzeko proiektuak ondo zehaztutako hiru lan-ildo ditu:
- Gaitasun politiko-normatiboen eta tekniko-profesionalen inguruko prestakuntza ematea, hiri-hondakin solidoen kudeaketari eta aprobetxamenduari buruzko Kolonbiako legedi berrira egokitu daitezen.
- COEMPRENDER kooperatibako bazkide eta langileei laguntza teknikoa eta prestakuntza ematea.
- Birziklatzaileak politikoki egituratzea, sareen bidez, talde kohesionatu gisa funtzionatzeko, hiri-hondakin solidoen kudeaketari eta aprobetxamenduari buruzko erabakiak hartzen dituzten eragile publiko eta pribatuei eragiteko eta herritarrak birziklapenaren kulturaren inguruan sentsibilizatzeko gai izan daitezen.
Kolonbian bada beste proiektu bat ere martxan, AGROMINDALAE elkartearen bidez garatzen dena. Emakume nekazarien egoera hobetzea du helburu, eta, era berean, nekazaritzako produktu ekologikoen kalitatea handitzea eta produktu horiek merkaturatzea.
Kolonbiako jatetxerik garrantzitsuenetako batzuk Andeetako produktu tradizionalak, ia desagertuak, hasi dira erabiltzen. Produktu horiek chagra izeneko sistemaren bidez landatzen zituzten. Aipatutako eskariari esker, labore-mota hori suspertu egin da. Produktu horien salmenta bermatu ahal izateko, kalitate handiko uztak lortu behar dira, eta ondo jakin behar da non eta nola merkaturatu.
Mundukiden nekazaritzako ekoizpen ekologikoari buruzko prestakuntza eta laguntza teknikoa ematen diegu horrelako produktuak landatzen dituzten emakumeei. Gainera, merkataritza-sareak bultzatzen ari gara, ekoizleak eta haien produktuak eskatzen dituzten jatetxeak elkarrekin harremanetan jartzeko.
Kolonbia
- Hiriburua: Bogota
- Hizkuntza: Gaztelania
- Azalera: 1.142.748 km²
- Biztanleria: 50.372.424 biz.
