Mozambike

Mozambikeko biztanleek errenta sortzeko duten gaitasuna handitzeko egiten dugu lan, garapen zuzena eta jasangarria lortzen laguntzeko, pertsonak autonomoak eta autosufizienteak izan daitezen.
Tokiko erakundeekin elkarlanean, Mozambikeko nekazaritza garatzen ahalegintzen gara, nekazariei laguntza teknikoa emanez, hornikuntza- eta merkaturatze-sare bat sortuz eta ureztapen-sistemak ezarriz, besteak beste.
Jarraitu irakurtzen#A25 Emakumearen aurkako indarkeria gelditu dezagun!
4 abendua 2020
Zein da Afrikako emakumea?
26 maiatza 2020
Elkartasuna ezin da gelditu
20 apirila 2020
-
58k
Mozambiken 57.998 izan ziren gure programaren onuradunak; horietatik, % 51 emakumeak ziren
-
6M
15.000 hektarea baino gehiago landatuta. Lur-azalera horren balioa sei milioi eurotik gorakoa da
-
+750
752 ureztapen-sistema berri ezarri ziren 618 hektarea ureztatzeko
-
199
Laguntza teknikoa ematen dugu 199 irakasleren bidez; horietatik, 31 emakumeak dira
Datuen urtea 2019. Informazio gehiago behar baduzu, sar zaitezke txostenak eta argitalpenak
Jarduera-eremuak
Mundukide Fundazioan, 2002an hasi ginen Mozambiken elkarlanean, Marrupa barrutian, landa-esparruko biztanleen garapen sozioekonomikoa bultzatzeko asmoz.
Horretan ari ginela, ohartu ginen nekazaritza zela landa-eremuetako biztanleen bizi-baldintzak hobetzeko eraginik handiena izan zezaketen sektoreetako bat; beraz, apurka-apurka, programa nekazaritzaren garapenean hasi zen arreta jartzen.
Garapen sozioekonomikoko epe luzerako programak honako hau du helburu: nekazarien pobrezia-egoera orokorra eta sakona gainditzen laguntzea. Izan ere, familien batez besteko urteko diru-sarrerak 200 euro ingurukoak dira, eta horrekin egin behar dute aurrera, edateko urik gabe, argi elektrikorako sarbide mugatuarekin eta nutrizio- eta osasun-gabezia larriekin.
Gure lanari ekin genionetik, oso lankidetza-giro ona sortu da bai nekazariekin, bai tokiko agintari eta elkarteekin; izan ere, askotan, haiekin batera jardun dugu. Erabili ditugun estrategiari eta metodologiari esker, milaka nekazariri lagundu ahal izan diegu.
Programa beharren arabera aldatu dugu, inguruabarretara egokituz, eta etengabe ebaluatu eta aztertu dugu. Lan horren guztiaren emaitzak oso positiboak izan dira:
- Parte-hartzaileen kopurua asko handitu da urtero.
- Tokiko komunitateei teknikak eta ezagutzak helarazi dizkiegu.
- Landutako azalera handitu egin da.
- Ekoizpen-garaia lau hiletik zortzi hilera luzatu da, ureztapen-sistemei esker.
- Produktu gehiago merkaturatzen dituzte: sesamoa, tomatea, gandula, aza, mungoa, tipula, babarruna, letxuga...
- Merkaturatzeko banaketa-sistemak antolatu dira.
- Nekazari-familien diru-sarrerak handitu egin dira.
- Emakume nekazarien parte-hartze aktiboari lehentasuna eman zio, haien errenta hobetze aldera.
- Lan-karga eta diru-sarrerak urtean zehar hobeto banatzea lortu da.
- Haurren desnutrizio akutuko kasuek beherakada handia izan dute (% 43 gutxiago 2006tik 2013ra bitartean Marrupa barrutian).
- Landa-eremuetako biztanleen dieta osoagoa da, barazki freskoei eta lekadunei (besteak beste babarrunei) esker.
Azken urteotan, programa nekazariekin elkarlanean aritu da ekoizpen-aukerak zabaltzen, balio-kate osoa hartzen duen metodologia berritzaile baten bidez: aukerak identifikatzea, ekoiztea eta merkaturatzea, nekazariei laguntza teknikoa banan-banan emanez eta salgaiak lortzen lagunduz. Eta programak gobernuarekin koordinatuta lan egiteko eta indarrak batzeko konpromisoa duenez, emaitza positiboak ugaritu egin dira.
Mozambike
- Hiriburua: Maputo
- Hizkuntza: Portugesa
- Azalera: 7.993.801 km²
- Biztanleria: 27.909.798 biz.
