Brasil

Brasilen gure eginkizun nagusia da Lurrik Gabeko Langileen Mugimenduko kide diren finkatutako eta kanpatutako familien garapen sozioekonomikoa bultzatzen laguntzea. Horretarako, kudeaketari buruzko prestakuntza ematen diegu bertan erreferentzia diren pertsonei, kooperatiben jarduna hobetu dezaten urrats guztietan, ekoizpenetik hasi eta merkaturatzeraino.
2008tik landa-lanean dihardugu EROSKIn, ULMAn, COPRECIn eta beste kooperatiba batzuetan esperientzia handia duen talde batekin, Lurrik Gabeko Langileen Mugimenduko (LGM) pertsonen eta kooperatiben zerbitzura. LGM nekazarien gizarte-mugimendua da, 1985az geroztik Brasilen nekazaritza-erreformaren eta justizia sozialaren alde borrokatzen dena.
Jarraitu irakurtzen#A25 Emakumearen aurkako indarkeria gelditu dezagun!
4 abendua 2020
Elkartasuna ezin da gelditu
20 apirila 2020
-
28k
28.738 onuradun (% 51 emakumeak)
-
22
22 kooperatiba, bost estatutan
-
5.6k
Kooperatiba horietan, 5.679 bazkide
-
8
Ekoizpen ekologikoko produktuak saltzeko 8 denda berri
Datuen urtea 2019. Informazio gehiago behar baduzu, sar zaitezke txostenak eta argitalpenak
Jarduera-eremuak
Brasilgo Errepublika Federala munduko bosgarren herrialderik handiena da, eta bigarrena, lurren banaketa desorekatuari dagokionez. Beraz, desberdintasunez eta kontraesanez betetako herrialdea da.
Brasilgo nekazaritzaren garapena, latifundioa bultzatu duen lur-jabetzaren metaketan oinarritua, oso baztertzailea izan da. Prozesu horrez gain, aldaketa sakonak gertatu dira hirien eta landa-eremuen arteko harremanetan eta nekazaritza-alorreko enpleguan.
Hona hemen landa-eremuetako desberdintasunen emaitzarik ikaragarrienetako bat: Brasilen gosea duten 31,5 milioi pertsonetatik, erdiak landa-eremuetan bizi dira.
Datu eta ebidentzia horiek guztiek argi erakusten dute, birbanaketa-neurri batzuk gorabehera, Brasilgo gobernuak ez diela desberdintasunei modu estrukturalean aurre egiten, eta oparotasun ekonomikoa izan duenean ere ez duela gizarte-garapen handiagoa lortzeko ahalmena garatu.
Lurrik Gabeko Landa Langileen Mugimendua (LGM) nekazarien mugimendu soziala da, 1985etik Brasilen nekazaritza-erreformaren eta justizia sozialaren alde borrokatzen dena. Historikoki nekazariek sortutako mugimendu horren bidez, profesionalizatzeko eta ekoizpen-kooperatibak eta elkarteak antolatzeko aukera izan dute.
2008az geroztik, Mundukidek LGMrekin dihardu elkarlanean. Horri esker, mugimendua garatzen ari den merkaturatze kolektiborako tresnak antolatzen eta eratzen laguntzen diegu, hau da, nekazaritza-erreformaren esparruetako produktuak merkaturatzen eta antolatzeko modu berriak ezartzen. Beraz, Nekazaritzako Herri Erreformaren proiektua gauzatzeko bultzada ari gara ematen.
Brasil
- Hiriburua: Brasilia
- Hizkuntza: Portugesa
- Azalera: 85.157.703 km²
- Biztanleria: 212.216.063 biz.
