Eduki nagusira joan

Ongi etorri.

Mesedez, hautatu zure hizkuntza eta hasi nabigatzen.

Boluntariotza bidezko elkartasuna

2022 abendua 16

Abenduaren 5ean Boluntariotzaren Nazioarteko Eguna ospatzen dugu, boluntariotzaren bidez aldaketa positiboa bultzatzeko gure giza izaera kolektiboak duen boterea eskertu eta nabarmentzeko helburuarekin.

Mundu osoan desberdintasunak areatuz dohazen neurrian, pertsonen batasuna eta elkartasuna ezinbestekoa dela pentsatzen dugu, konponbide amankomunak aurkitzeko. Miloika boluntario ari dira elkartasunak erakarrita,  premiazko erronketarako eta guztion onerako konpronbideak garatzen munduan zehar.
Boluntariotza, errukia eta elkartasuna aurkitzen diren tokia da. Bi kontzeptuek funtsezko balio berberak dituzte: elkarri laguntzea konfiantzazko jarrera, apaltasuna, errespetua eta berdintasuna oinarri hartuta. Eskerrik asko boluntariotza lanetan ari diren pertsonei eta bereziki bere denbora eta lana Mundukideri eskaintzen diotenei!

Aldaketarekin bat egin nahi duzu?

Zure ekarpenari esker, mundua aldatu egingo da. Hobetu egingo da, eta nabarmen, gainera. Potentzial handia duten pertsonei lagunduko diezu, bultzada bat behar baitute orainaldi eta etorkizun oparoagoa izateko.

10 € 20 € 30 € 50 € Beste bat

Harpidetu gure newsletterrera

Gure proiektuen berri izan nahi baduzu, jaso zure helbide elektronikoan Mundukideren azken albisteak.

  • Hidden