Nork esango zuen, urteko azken egunean espainiako Lan ministroa eta Gobernuko lehendakariordea den Yolanda Díaz, Brasiliako Armazen do Campo bizitatzera joango zenik eta Julio Martínez Arija lankidearekin elkartuko zela, ekonomia solidarioko supermerkatu-sarea zabaltzeko eta finkatzeko proiektua ezagutzeko.
Armazen do Campo sarea, Gizarte-mugimendu handiena den MST ren ekimena da . MSTk Brasilgo nekazaritza-erreforma herrikoiaren bultzatzatzea du helburu.
Orain dela 15 urte hasi zen Mundukide MSTrekin elkarlanean eta gur egun ere Lurrik gabeko nekazarien mugimenduarekin jarraitzen dugu beraien Kooperatiba eta erakundeetan laguntzaile eta aholkularitza lanetan.
Armazens do Campo Sarea
2016. urtean, São Pauloko lehen denda ireki zen. Gaur egun 26 denda fisiko daude Brasilgo hainbat hiritan. Horiek guztiek ere merkataritza elektronikoaren moduan funtzionatzen dute. Denda fisikoez gain, entrega programatua eta online erosketa duten 39 salmenta-unitate ere badaude 36 udalerritan. Honela landa-lurreko borrokaren produktuak hirira eramaten dituzte biltegietan saltzeko. Ekimen horren bidez, Lurrik Gabeko Mugimenduak elikagai osasungarriak, pozoinik gabeak, agroekologikoak eta organikoak eskaini nahi dizkio kontsumitzaileari, bidezko eta zuzena den prezioan.
Armazens do Campo sarea sendotzeko. hurrengo 15 urteetarako prestatu duten plan estrategikoaren helburua, Brasilgo 24 estatuetan 1000 Armazems do Campo gehiago irekitzea da, bai hiriburuetan, hirietan, bai kanpamentuetan, horietan bizi baitira Lurrik gabeko Produktuen Mugimenduaren kanpalekuak.
“Espainiak konpromisoa du ekonomia sozialaren nazioarteko sustapenarekin. “Armazem do Campo” ekimena, @MST_Oficial eta @MunduKidef erakundeen eskutik Brasilen ezagutu ahal izan dudana, elikadura osasungarria lortzeko kooperatibismoaren inspirazio-iturria da.