Eduki nagusira joan

Ongi etorri.

Mesedez, hautatu zure hizkuntza eta hasi nabigatzen.

“Kolonbiako kale berziklatzaileak ikusezinak dira”

2023 urtarrila 20

Asier Elorza: “Hirietan finkatutako mundu mailako birziklatzaileak, oro har ikusezinak izan dira. Agian orain, kaleetan barrena dabiltzala, errazago ikus daitezke, baina lehen, zakartegietan lan egiten zutenean, talde sozial ezezaguna zen.”

 

Horrek esan nahi zuen haurrek gurasoei lanera lagundu behar zietela eta, logikoa denez, ez zirela hezkuntza-sistemekin lotu behar, baizik eta hondakin birziklagarriak hautatzearekin lotutako ezagutzak eta gaitasunak jasotzen zituzten belaunaldiz belaunaldi. Horrek esan nahi du birziklatzaile gehienek  hezkuntza-maila baxuenak dituztela eta analfabetismo-indize handia dagoela beraien artean ( % 30 inguru). Zakartegietatik kaleetara lekualdatu zituztenean euren errealitatea aldatzen hasi zen. Jadanik ikusgarriagoak ziren gizartearentzat, eta horrek antolatzeko eta eskubideak eskatzeko aukera eman die. Estatua, politika publikoak sortzen hasi dira, bizi diren marjinaziotik ateratzeko eta onartuagoak izateko. Pixkanaka, baldintza hobeak sortu dira gazteenek prestakuntza hobetu ahal izateko.

Kolonbiaren kasuan, urrats garrantzitsua ematen da 596-2016 Dekretuaren bidez, eta  gremio birziklatzailea aintzatesteaz gain, aprobetxamendu-sistema ofizialaren barruan sartzen da, bildutako materialagatik balioa jasotzeko aukera emanez. Errekonozimendu hori, hala ere, gaitasun handiagoak sortzera bideratutako zenbait eskakizunek osatzen dute: birziklatzaileek antolatuta egon behar dute (elkartekideak), erakunde gisa ofizialki aitortuta egon behar dute (merkataritza-ganberaren bidez), ECA upategi bat izan behar dute, eta hori ere erregistratu behar da. Era berean, erakunde bakoitzeko birziklatzaileek Ikaskuntza Zerbitzu Nazionalak (SENA) emandako lan-gaitasunen ziurtagiria izan behar dute.
Gremioaren aintzatespena lortzeko aurrerapen horrek, aldi berean, erronka berriei aurre egiteko gaitasun indibidual zein kolektiboak areagotzeko aukera ematen die.

• Beren burua ezagutu, ahaldundu eta babesten dituen legeriaren arabera eguneratuta egon behar dute, aprobetxatu ahal izateko eta ez alde batera uzteko,
• Beren kudeaketa-gaitasunak areagotu behar dituzte birziklatze-lerro berriak irekitzeko, gaitasun logistikoa hobetzeko.
• SENAren lan-gaitasunen ziurtagiria behar dute (maila aurreratuagoekin)
• Giza garapenerako eta lankidetzarako gaitasunak hobetzea.
• Antolaketa-eta aliantza-gaitasuna hobetu behar dute, eskubideak batera eskatzeko, prezio hobeak lortzeko, etab.
• Emakume birziklatzaileen gaitasunak indartzea behar dute, protagonismo zuzenagoa izateko eta ahalduntze ekonomiko/lidergo handiagoa izateko.

Horretarako, herrialdeko erakunde aurreratuenen esperientziarekin kontatzen dute dute:

  • ANR (Nariñoko erreziklatziale elkartea)
  • ARB (Bogotako erreziklatzaile elkartea)

INFORMAZIO GEHIAGO

Aldaketarekin bat egin nahi duzu?

Zure ekarpenari esker, mundua aldatu egingo da. Hobetu egingo da, eta nabarmen, gainera. Potentzial handia duten pertsonei lagunduko diezu, bultzada bat behar baitute orainaldi eta etorkizun oparoagoa izateko.

10 € 20 € 30 € 50 € Beste bat

Harpidetu gure newsletterrera

Gure proiektuen berri izan nahi baduzu, jaso zure helbide elektronikoan Mundukideren azken albisteak.

  • Hidden