Eduki nagusira joan

Ongi etorri.

Mesedez, hautatu zure hizkuntza eta hasi nabigatzen.

Erretiroa hartzeak lankidetzan aritzea zilegitzen duenean

2023 otsaila 13

Izaskun Bildarraz eta Iñigo Gomez, Mundukiderekin boluntario lanetan ari den bikotea da. Urte askotan kooperatiba ezberdinetan lanean aritu ondoren eta erretiroa hartzeko garaia iritsi zitzaienean  ibilbide profesionalean jasotako esperientzia, modu boluntarioan gizarteari bueltatu nahi ziotela erabaki zuten .

2017an Mundukiden aurkitu zuten helburua gauzatzeko esparrua eta ordutik Hego Amerikako komunitate ezberdinetan ari dira gizarte enpresak indartzeko aholkulari lanetan.
Aurten Ekuadorren hasi  dute urtea, Mundukideko Yon Arruti kooperantearekin Cotacachi kantoiko Intag izeneko bailaran Toisan  izeneko kooperatiben elkarterako aholkularitza lanetan. Espainiako lankidetza agentzia den AECID-k babestutako Nekazal familiekin osatutako proiektuaren helburua, batez ere emakumeak zuzentzen dituzte ekintza ekonomikoak aztertu eta  antolaketa, enpresa eta hainbat elkarte-ekintzailetza indartzea da.

“Zalantza barik, mota honetako esperientzia ehuneko ehunean bizitzea gomendatuko nuke, oso aberasgarria da. Beldurrak uxatu behar dira eta lan esparruan jaso dugun esperientzia, gehien behar dutenekin bihotzez elkarbanatu.” esaten digu Izaskunek.

Aldaketarekin bat egin nahi duzu?

Zure ekarpenari esker, mundua aldatu egingo da. Hobetu egingo da, eta nabarmen, gainera. Potentzial handia duten pertsonei lagunduko diezu, bultzada bat behar baitute orainaldi eta etorkizun oparoagoa izateko.

10 € 20 € 30 € 50 € Beste bat

Harpidetu gure newsletterrera

Gure proiektuen berri izan nahi baduzu, jaso zure helbide elektronikoan Mundukideren azken albisteak.

  • Hidden