“Kontzertua amaitu da” dokumentalaren inguruko zineforuma Arrasaten
2023 otsaila 27
“Lanaren etorkizuna eta ekonomia digital berria”, martxoaren 3an, 18:00etan, Kultur Ateko areto nagusian (Arrasate)
Mondragon Unibertsitateak eta Mundukidek antolatutako Zineforumean, THE GIG IS UP dokumentala izango da ikusgai. Ondoren, eztabaida- eta hausnarketa-mahai bat egongo da, lanaren etorkizunari buruz eta ekonomia digital berri horren alternatiba bidezkoagoei buruz.
MU Enpresagintza, MUNDUKIDEren lankidetzarekin eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren finantziazioarekin (eLankidetza), Iparraldearen eta Hegoalde Globalaren arteko plataforma digitaleko kooperatibak batera sortzeko proiektuaren buru da 2022ko irailaz geroztik. Ekimen honen helburua da hegoaldeko herritartasun globalaren jabekuntza bultzatzea, ekonomia digital eta demokratikoaren eraikuntzan jarrera aktiboa hartuz, bidezko lan-baldintzak bermatzen dituzten enpresak eraikiz, plataforma-kooperatiba digitalak zabaltzeko eta egokitzeko programa baten bidez.
Proiektuak, 24 herrialdetako 350 pertsonak baino gehiagok parte hartu duten online trebakuntzak sustatu ditu eta baita ere https://platform.coop/ plataforma sortu du
Proiektu horren barruan, martxoaren 3an (ostirala), 18:00etan, Arrasateko Kultur Ate-ko Areto Nagusian, saio bat antolatu da, helburu hauekin: lanaren etorkizunaz kontzientziatzea, kooperatiba-mugimendua balorean jartzea eta Platcoop-ak (plataforma-kooperatibak) ikusaraztea. Paul Ortega Lankidetzarako Euskal Agentziako zuzendaria, Maria Ubarretxena Arrasateko alkatea eta Iñigo Albizuri Mundukideko lehendakaria izango dira jardunaldian.
THE GIG IS UP DOKUMENTALA
Janaria entregatu, bidaiak autoan partekatu, eta adimen artifizialerako irudiak etiketatu. Milioika pertsona ari dira lana aurkitzen Sarean. Ekonomia Digitalak 5 bilioi euro baino gehiago mugitzen ditu munduan, eta hazten jarraitzen du. Eta, hala ere, iraultza teknologiko horren atzean dauden langileen istorioak ez dira ikusgai jarri.
Lan-ordutegi malguen promesak, denboraren eta diruaren gaineko independentziak eta kontrolak erakarrita, mundu osoko langileek oso errealitate desberdina aurkitu dute. Lan baldintzak askotan ez duinak dira, soldata aldez aurretik abisatu gabe aldatzen da eta langileak kaleratu egin daitezke desaktibazioaren bidez edo aplikazioan balorazio txarra izateagatik.
MU ENPRESAGINTZA. Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultatea Mondragon Unibertsitatea Enpresagintza Sociedad Cooperativa kooperatiba gizarte-ekimeneko kooperatiba mistoaren barruan dago, erakunde independentea, irabazi-asmorik gabea eta onura publikokoa.
Data
3 martxoa 2023
Ordutegia
18:00 - 20:00
Non
Kulturate
Prezioa
Gratuito