Orain 4 urte hasi zen Mundukideren lankidetza Ekuadorreko Frontera Norte eta Amazoniako landa-erakundeen eta elkarteen garapen sozioekonomiko jasangarria bultzatzen laguntzeko helburuarekin.
Hain zuzen ere, Intag bailarako Toisan Korporazioa eta Archidona Kantoiko Wiñak nekazari elkartearekin.
Intag bailarako Toisán Korporazioaren aterkipean aurkitzen diren emakumez osaturiko 10 ekimen soziekonomikori ematen ari da aholkularitza Mundukide. Produkzioaren, merkataritzaren, enpresaren eta antolaketaren arloetan gaitasunak handitzera bideratutako lankidetza da. Besteak beste, nabarmentzekoa da aurten, prozesu partehartzailearen bidez, “Kutakachi” izeneko komertzializazio sarea ezartzea lortu dela elkarlanean. Sareari esker merkatua zabaldu ahal da eta salmentak hasiz doaz.
Yon Arruti kooperantea da Ekuador programaren arduraduna eta aldizka Imanol Igeregi, Izaskun Bildarraz eta Iñigo Gomez boluntario espezializatuen laguntza izaten du, formakuntza saioak eskaintzeko eta beste lan espezifikoagoak aurrera eramateko,
Bestalde, 2. lan-hildo , Wiñak izeneko kakao elkartearekin egiten duguna da, gobernantza eta plangintza ahalik eta gehien hobetzeko. Ekuadorreko amazonian, Artxidona kantoiko 57 komunitatetako 257 kakao-ekoizlek eta bestelako tokiko produktorek (%66 emakumeak) osatzen dute Wiñak. 2010ean ezarri zen juridikoki, nahiz eta taldea 2005az geroztik ari den lanean. Archidona baso eta baserriz osatutako mosaiko batek inguratutako lekua da. Kichwa izeneko komunitate ugarik baso komunaleko eremuak dituzte, eta horien barruan, kakaoa indigenen nekazaritza- eta basogintza-sistema organiko tradizionaleko elementu bat da.
Nekazarien bizi-baldintzak hobetzeko beharrak sortu zuen Wiñak elkartea, bertako printzipioetan eta natur baliabideak, tokiko biodibertsitatea eta nortasun kulturala zaintzeko indigenen mundu-ikuskeran oinarrituta.
Elkartekideen ekoizpena eta produktibitatea hobetzea eta kalitatez eta nortasunez lortutako produktuak eta zerbitzuak merkaturatzea du helburu, guztiontzat bidezko onura lortuz eta baliabide naturalak babestuz. Hala, ingurumen-, gizarte- eta genero-berdintasuneko eta sorkuntza-politikei eusten diete, eta bazkide guztiak printzipio horien arabera atxikitzen eta ekoizten dira.
Jarduera nagusien artean, honako hauek daude: chakra (baratz komunitarioak) sistemaren pean laboreak egitea tokiko produktuekin (kakaoa, kafea, wayusa, platanoa, yuca, sacha inchi, sendabelarrak), ziurtagiri organikoarekin; kakao lehorra, kakaoa wayusa lehorrez egindako barretan, eta platano berdea.
Cumandá Maldonado-Intag-eko Emakumeen Koordinakundeko ordezkaria eta CORPAISeko kidea.
“Mundukideren laguntzarik garrantzitsuena gure enpresak indartzeko motibazio ariketan dago. Antolatuago egoten laguntzen digu, beste ekimen batzuekin lan egiten, planifikazio eta berrikuntza handiagoarekin, INTAG markako kalitatezko produktuak izateko eta kantoitik kanpo saldu ahal izateko”
Yon Arruti Chasco – Kooperantea
“Ekuadorrek ezegonkortasun ekonomiko, politiko eta sozialeko urte batzuk bizi ditu. Pandemiak gogor jo zuen Ekudorreko garapena eta estatuak ez du lortu indarberritze-erantzun seguru eta eraginkorra ematerik, eta gizartea okertu egin da segurtasunik eza herrialdearen muga ezezagunetaraino handituz. Itsaso nahasi horretan, gizarte-ekonomia asoziatiboak aurrera egin nahi du, eta Mundukide, gure aliatuekin batera, horretan laguntzen saiatzen ari gara.”