Rio de Janeiroko Maricá herria lanaren kolektibizazioa hobetu nahian
2024 uztaila 16
Mundukide Rio de Janeiron (Brasil) dagoen Maricá herriko Garapen Agentziarekin bildu da
Codemarrek interes handia agertu du mugimendu kooperatiboan eta bere ekimen ekonomikoen kudeaketan. Ekonomia Solidarioa, Ekonomia Sortzailea, Plangintza eta Kudeaketa eta Parte-hartzea mahaiak bildu zituen eta topaketaren agendan, kooperatiben aldeko ekimenak eta lanaren bidezko justizia soziala izan ziren nagusi. Codemarreko zuzendariek aurreko hilean Mundukiderekin Euskadin egindako bilera baten jarraipena izan da bisita. Informatzen jarraituko dugu.
2007an Brasilgo programa hasi zenetik, hainbat kudeaketa-eredu ezarri dira hamaika erakunderekin lankidetzan
Mundukidek Euskal Herriko kooperatiben ereduekin izandako esperientziatik eredu propio bat sortzeko beharra azaleratu zuen, praktika horiek MSTko kooperatibismoarekin uztartuz. 2014an, Gizarte Enpresen Kudeaketa Ereduaren lehen proposamena sortu zen, MSTko gizarte-erakundeek merkatu kapitalistan dituzten beharrei erantzuteko diseinatua, pertsonak eta komunitateak ardatz hartuta.
Eredu horrek balio eta printzipio kooperatiboak barneratzen ditu, eta antolaketa-garapen inklusibo eta bidezko baterako bidea ematen du. Brasilgo programaren lankidetzaren oinarri bihurtu da eredua, eta diagnostikorako, plangintzarako eta jarraipenerako tresnak garatu ditu, hainbat erakundetan aplikatzeko. Ereduaren ezagutza zabaltzeko, eredua MSTko ekoizpen-sektoreko zenbait ikastetxetako jarraibide pedagogikoetan txertatu da. Azken bost urteetan, 1,400 pertsona baino gehiago, 600 emakume barne, trebatu dira ereduaren eta haren tresnen erabileran. Hogeita hiru kooperatiba berezik —3600 familia elkartuta— eta bigarren mailako hiru kooperatibak —30 kooperatiba elkartuta— Gizarte Enpresen Kudeaketa Eredua txertatu dute eguneroko eragiketetan.
Parteka ezazu