Eduki nagusira joan

Ongi etorri.

Mesedez, hautatu zure hizkuntza eta hasi nabigatzen.

Emakume Pastoen bakarkako edo taldeko gaitasunen indartzea

2025 martxoa 25

Unean uneko talka geopolitikoak gora behera, ekonomia, enpresa eta lan arloaren mundializazioak aurrera darrai.

 

Eta gu, ezinbestean, zirkuitu global horietan gure burua ahalik eta probetxu oneneko gunetan kokatzen saiatzen gara (ordenagailu kuantikoak gurera ekarriz adibidez).

Baina mundu zabalean dozenaka herrialde eta milioika pertsona oso baldintza zailetan ari dira lanean: Herrialde batzuetan pertsona helduen %80 bizi iraupen lanetan ari da. Gehienak nekazaritzan, baina bai eta bestelako lan txikietan ere, kalean janaria saltzen, bizikleta batekin taxi lanak egiten edo eta zakuak buru gainean hartuta kamioiak kargatzen.

Munduan lanean ari den jende guztiaren ia erdia ari da horrelako biziraupen lanetan. Eta zeozer lan hobea dutenen artean ere, asko dira oso etekin gutxiko lanetan ari direnak.

Kolombiako nekazal Programaren helburu nagusia, sektore eta komunitate ezberdinetan errenta sortzeko gaitasun indibidualak zein komunitarioak indartzea da.Irtenbide iraunkorrak sortuko dituen garapen prozesua eraikiaz, emakume indigenen baliabide ekonomikoetarako sarbidea indartuz eta eraikuntzako erakunde indigenetan duten posizioa sendotuz.

Kolonbiako indarkeriaren testuinguruaren arrazoi nagusietako bat biztanleen arteko baliabide ekonomikoen (lurraren jabetza) desoreka da. Kolonbiako Gobernuaren eta FARCen arteko Habanako akordioetan ere dion bezala, bakearen alternatiba, pobretutako kolektiboei baliabide ekonomikoetara sarbidea erraztea da. Hala, emakume-taldeak indartzeko proiektuak zuzenean bakearen eraikuntzan eragiten du, baliabide ekonomikoak eskuratzerakoan indarkeria murriztuz.

  • Interes Taldea: Interes talde nagusia emakume indigenak dira, PASTOS erretserba indigenen elkarte antolatuetako 417 ekoizle bereziki.
  • Helburua: Programaren helburu orokorra “Andeetako Nariño hegoaldeko PASTOS herriko emakume nekazarien bizi kalitatea hobetzen laguntzea da, merkaturako sarbidea eta ekoizpen-gaitasunak indartzeko ikuspegiarekin.
  • Jarduketa-eremua: Proiektua, batez ere, Nariñoko Andeetako sektorean garatzen da, Pasto eta Ipiales hirietan, eremu segurutzat hartzen baitira. Proiektua Pasto, Ipiales, Cumbal, Puerres eta Cordoba udalerrietan gauzatuko da.

 

Aldaketarekin bat egin nahi duzu?

Zure ekarpenari esker, mundua aldatu egingo da. Hobetu egingo da, eta nabarmen, gainera. Potentzial handia duten pertsonei lagunduko diezu, bultzada bat behar baitute orainaldi eta etorkizun oparoagoa izateko.

10 € 20 € 30 € 50 € Beste bat

Harpidetu gure newsletterrera

Gure proiektuen berri izan nahi baduzu, jaso zure helbide elektronikoan Mundukideren azken albisteak.

  • Hidden