Debagoienako 800 pertsona baino gehiago bildu ziren Mundukideren programen aldeko kontzertu soldiarioan.
Debagoiena beti izan da solidarioa eta horrela konprobatu ahal izan genuen azaroak 8an boskote ugandarraren kontzertuaz gozatzeko Amaia antzokiko besaulki guztiak beteta ikusi genituenean. Adin ezberdinetako publikoak erabat gozatu zuen Aba Taanok “a capela” abestutako doinu izugarri politekin.
Repertorioaren gehiengoa gospel afrikarrez eta amerikarrez osaturik bazegoen ere, “Haurtxo polita” abestiaren bertsio hunkigarriak txalo zaparrada beroa eragin zuen ikusleengan.
Besaulkitik mugitu gabe, Afrikako bihotzeraino eraman gintuzten lau gizon eta emakume gazte hauen ahotsen nortasun eta xarmak.
Aba Taanok eskainitako saioaren atsedenaldian, aurten 25 urte bete dituen Goikobalu Txikiren kolaborazio dotorea etorri zen taulara, afrikar doinudun abestiak kantatuaz eta dantzatuaz. Sorpresa handiena saio bukaeran eman zuten, bi taldeek batera “lion sleeps tonight” abestia eskaini zigutenean.
Eskerrak eman nahi dizkiegu debagoiendar guztiei Goikobalu eta Aba Taanoko partaideei kontzertu solidarioan parte hartzearren.
Musikaren bitartez errezagoa da bihotzak eta kulturak gertutzea.