Eduki nagusira joan

Ongi etorri.

Mesedez, hautatu zure hizkuntza eta hasi nabigatzen.

Abenduak 5. #Boluntarioen nazioarteko eguna

2020 abendua 5

1986. urteaz geroztik, abenduaren 5ean, “Boluntarioen Nazioarteko Eguna” ospatzen da. Data horren bidez, gure mundua leku hobeagoa izan dadin pertsona anitzen interesik gabeko lan garrantzitsua azpimarratu nahi da.

Egia esan, gaur egun, boluntariotza egiteko modu ugari daude. Baina Mundukide aukeratzen dugu, gure sustraien eta ingurunearen parte delako, eta gizarte-eraldaketan laguntzen dakigulako, desberdintasuna, genero-arraila, arrazakeria, emigrazioa, jasangarritasuna, ingurumena, bidegabekeria eta abar hobetzeko lan egiteko aukera ematen digulako.
NBEren arabera, garapenerako lankidetzako boluntariotza boluntario mota garrantzitsuenetako bat da. Munduko eskualde bakoitzean ekonomia jasangarria izan dadin, Gizabanakoen gaitasunak sustatu nahi dituelako, lan-merkatuan integratu, ingurumena zaindu eta prestakuntza alorra sendotu, Zorionak berriro!!

Eskerrik asko hor egoteagatik, zuen ilusio eta lankidetzagatik, zuen esperientzia guztiak partekatzeko eta beste pertsona batzuengandik ikasteko beti prest egoteagatik, Mundukideko langileei kudeaketan laguntzeko denbora eskaintzeagatik, eskerrik asko!!

Egun seinalatu honetan, maitasunez gogoratu nahi ditugu Iñaki Maruri eta Joxe Ramon Elorza, hutsune handia utzi diguten arren, boluntario taldearekin egongo baitira beti, egunen batean amets partekatu horiek egia bihur daitezen.
Osasuna, energia eta ilusioa ere opa dizkizuet, hurrengo urtean 2020 honek utzi ez digun guztia lagundu ahal izateko.
💛 💚 💜 Besarkada handi bat.

Aldaketarekin bat egin nahi duzu?

Zure ekarpenari esker, mundua aldatu egingo da. Hobetu egingo da, eta nabarmen, gainera. Potentzial handia duten pertsonei lagunduko diezu, bultzada bat behar baitute orainaldi eta etorkizun oparoagoa izateko.

10 € 20 € 30 € 50 € Beste bat

Harpidetu gure newsletterrera

Gure proiektuen berri izan nahi baduzu, jaso zure helbide elektronikoan Mundukideren azken albisteak.

  • Hidden