Ane Irazabal arrasatearrak, kazetari Freelance moduan lan egiten du Ekialde Hurbilean, udaberri arabiarraren ondorengoa aztertzen Libanon, Egipton, Jordanian eta Libian, eta Afrikan eta Europan iheslarien migrazioak jarraitzen.
Historian eta Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziaduna da. 2003 eta 2007 bitartean Historia ikasi zuen Euskal Herriko Unibertsitatean. Ikasketak amaiturik, Palestinara joan eta bertan hasi zen freelance kazetari. Ordutik hona munduko hainbat herrialdetan korrespontsal lanak egin ditu. Italian du etxea eta freelance bezala lan egiten du RAIrentzat eta Euskal Irrati Telebistako kazetari lanetan. 2016an milaka errefuxiatuen ibilbidea jarraitzen zebilela, Grezia eta Mazedonia arteko muga legez kanpo zeharkatzeagatik atxilotu zuten.
2019 ko azaroan, Mundukideren 20 urteurreneko ekitaldiko aurkezle eta moderatzaile lanetan lagundu zigun eta epe berdinean Mundukideren edapenerako egindako bideoaren enbaxadorea izan zen. Mundukidek baditu aurrentzean elkarlanean burutzeko beste proiektu batzuk.