Eduki nagusira joan

Ongi etorri.

Mesedez, hautatu zure hizkuntza eta hasi nabigatzen.

A25. Autonomia ekonomikorik gabe ez dago indarkeriarik gabeko bizitzarik

2026 azaroa 25

Munduan hiru emakumetik batek indarkeria fisikoa edo sexuala jasaten du bere bizitzan zehar, eta hamar minuturo emakume edo neska bat hiltzen du bere bikotekideak edo senideren batek.

Ez dira gertaera isolatuak: emakumeei lurra, diru-sarrerak eta erabakiguneak eskuratzea oraindik ere mugatzen dien desberdinkeriaren aurpegirik gordinena dira.

Lan egiten dugun herrialdeetan ikusten dugu hori. Mozambiken, nesken ia erdia 18 urte bete aurretik ezkontzen da. Brasilen 1.571 feminizidio erregistratu ziren 2025ean, serie historikoko kopururik handiena. Kolonbian 621 zenbatu ziren urte berean, eta Ekuadorren emakume bat hil zuten 22 orduro.

Mundukiden uste dugu autonomia ekonomikoa eta antolaketa kolektiboa desberdinkeria horren aurkako tresnak direla. Horregatik laguntzen diegu Mozambikeko emakume nekazariei beren errenta hobetzen eta Brasilgo MSTko emakumeei beren kooperatibetan lidergoa hartzen, eta horregatik egiten dugu lan Kolonbiako emakume birziklatzaileekin, Intageko emakume ekintzaileekin eta Cotacachiko emakume indigenekin, Ekuadorren. Azaroaren 25 honetan konpromiso hori berritzen dugu: emakumeek beren lanaren eta diru-sarreren gainean erabakitzen dutenean, ahotsa, eskubideak eta askatasuna irabazten dituzte.

Aldaketarekin bat egin nahi duzu?

Zure ekarpenari esker, mundua aldatu egingo da. Hobetu egingo da, eta nabarmen, gainera. Potentzial handia duten pertsonei lagunduko diezu, bultzada bat behar baitute orainaldi eta etorkizun oparoagoa izateko.

10 € 20 € 30 € 50 € Beste bat

Harpidetu gure newsletterrera

Gure proiektuen berri izan nahi baduzu, jaso zure helbide elektronikoan Mundukideren azken albisteak.

  • Hidden