Eduki nagusira joan

Ongi etorri.

Mesedez, hautatu zure hizkuntza eta hasi nabigatzen.

“Before I Die” dokumentalak eskuratu du MDKD saria

2021 apirila 3

Martxoak 18an eta Aretxabaletako Arkupe aretoan ospatu zen 14. Huhezinemako sari banaketa. Irakasleak arro, ikasleak pozik eta partehartzaileak urduri zer sorpresa jasoko zuten jakin nahian.  MDKD Saria “BEFORE I DIE” dokumentalarentzat izan zen.

Iker Esteibarlandan zuzendutako film labur dokumental honek Mendebaldeko Afrikako Victoria aintzirara garamatza, non edertasun naturalak talka egiten duen inguruan bizi diren emakume eta neskatoen baldintza izugarriekin. Han, Kenyako lakuko uharte txiki batean, arrantzaleek edozertarako eskubidea dutela uste dute. Bitartean, emakumeek eta neskek isiltasunaren harlauza eraman behar izaten dute. Haurtzaroko oroitzapenetara egindako bidaia intimo batean, neska gazte batek bere istorioa kontatzea erabakiko du, bere zamatik askatu eta itxaropenerako bidea aurkitzeko.

Before I Die filmak 700 € irabazi ditu,  epaimahiaren iritziz, Justizia soziala eta Giza Eskubideen gaia egokien txertatu izanagatik.

Zorionak Iker Estaibarlanda eta lantalde osoari!

 Gainontzeko sarituak

MU Ikasleen sailean, Ilunabarrean esanek (Xabier Vallina) 200€ irabazi ditu fikzio onenaren saria lortzeagatik. Hala ere, epaimahaiak 12 minutu (Ane Cuesta) film laburrari aipamen berezi bat egitea erabaki du, honek ere profesionalak hunkitzea lortu baitu. Ikusleen saria, ordea, Ilunean Argia (Maria Garmendia) laburrak lortu du, 100€ irabaziz. Azkenik, aipatzekoa da Deia (Naia Aizpurua Garro) dokumentala izan dela bi sari lortu dituen ikus-entzunezko bakarra, halaber, dokumental eta argazki onenaren saria. Lehenengo sariarengatik 200€ jaso ditu, eta bigarrerangatik, berriz, 1.500€tan baloratutako kamera ekipamendua Ogeita4 enpresaren eskutik.

Sail ofizialean, Gorria (Maddi Barber) filmak irabazi Huhezinema saria, hau da, Euskarazko film onenarena, eta 800€ eraman ditu etxera. Komedia sari berriaren irabazlea Datsegit (Aitor Arruti) izan da, 300€ irabaziz. 400€ko balioa duen saria, Vertigo, Maiteri (Xabier Larrazabal) eman zaio.  Bukatzeko, ikusleen saria Dar-Dar film laburrak jaso du, 300€ irabaziz.

Aldaketarekin bat egin nahi duzu?

Zure ekarpenari esker, mundua aldatu egingo da. Hobetu egingo da, eta nabarmen, gainera. Potentzial handia duten pertsonei lagunduko diezu, bultzada bat behar baitute orainaldi eta etorkizun oparoagoa izateko.

10 € 20 € 30 € 50 € Beste bat

Harpidetu gure newsletterrera

Gure proiektuen berri izan nahi baduzu, jaso zure helbide elektronikoan Mundukideren azken albisteak.

  • Hidden