Eduki nagusira joan

Ongi etorri.

Mesedez, hautatu zure hizkuntza eta hasi nabigatzen.

Itziar Aranburu: “Errealitate bainu bat izaten ari da pertsonalki”.

2024 urtarrila 5

Itziar Aranburu Agirre, Oñatiarra eta ULMA Kooperatibako bazkideak, bi urte daramatza Mundukidek Brasilen duen programan kooperante lanetan. Ulma Taldeak eta Mundukidek duten elkarlanari esker, Itziar Mundukiden kooperante gisa dabilen Ulmako bigarren bazkidea da. Ondorengo bideoan Brasilgo errealitatea eta Mundukidek eta Kooperatibek bertan egiten duten lana azaltzen ditu.

 

 

Sanba,futbola eta karnabala baino gehiago da Brasil

Brasili buruz hitzegitean beti etortzen zaizkigu gauza berdinak burura, samba, futbola, karnabalak, beroa, hondartza… baina hori dena Brasilen errealitatearen zati oso txiki bat da.

Brasilgo Errepublika Federala munduko bosgarren herrialderik handiena da, eta bigarrena, lurren banaketa desorekatuari dagokionez.

Konparaketa bat eginez guk ezagutzen dugunarekin, espainiaren azalera baino 17 aldiz handiagoa da Brasil.

Brasil, Lur-kontzentrazio handiena duen herrialdeetako bat da, latifundiorik handienak dituena. Kontzentrazio eta produktibitate ez horrek, gaur egun arte iraun duen gizarte-desberdintasunaren oinarria da. Esaterako, aberatsen 5%ak herrialdearen %95aren beste diru-sarrera du. Eta, nekazal produkzio enpresen %1-ak nekazal lurren %50aren jabea da.

Datu eta ebidentzia horiek guztiek argi erakusten dute, birbanaketa-neurri batzuk gorabehera, Brasilgo gobernuak ez diela desberdintasunei modu estrukturalean aurre egin.

MST gizarte mugimendu konprometitua

1984ean Brasilen nekazaritza-erreformaren eta justizia sozialaren alde borrokatzen duen nekazarien mugimendu sortu zen, MST. MST 2 miloi pertsonako herri mugimendu bat da gaur egun, Brasil osoan lurraren banaketa demokratikoago eta elikagai osasuntsuen ekoizpena helburutzat duen herri mugimendua. Bidezkoago banaketa batera iristeko, produktiboak ez diren latifundio edo eta ingurumen krimenak dituzten lurrak okupatu eta kanpamenduak sortzen dituzte.

Kanpamentu horiek sortzean, MST-k osasuna eta hezkuntza bermatzen du lehenetik eta behin bertako familiendako. Hortik lurrak lantzera pasatzen dira, elikagaiak ekoiztu eta kooperatibak sortzen dituzte, komertzializazioaren bitartez, beraien bizi kalitatea hobetzearen helburuarekin. Honekin batera, Brasildarren egunerokotasunera elikagai osasungarriak eskaintzea da MST-ren helburu garrantzitsuetako bat, horregatik, beraien lurretan eta kooperatibetan elikagai organikoak ekoiztea bultzatzen dute.

Mundukide – MST lankidetzan

Mundukidek, 2008. Urtetik geroztik, MST taldearekin dihardu lanean Brasilgo hainbat estatu desberdinetan. Bertako asentamendu eta kanpamenduetan bizi diren pertsonekin lanean, kooperatibak sortu, ekoizpena kudeatu eta industriak sortzeko prozesuan laguntzea da gure helburua, beraien ongizatea eta garapena bilatu, bizitza kalitate duin bat lortzeko.

Estatuaren arabera, errealitate ezberdinak ikusi ditugu eta lan egiteko modua ere desberdina da, baina orokorrean guk gure kooperatibetan lortutako lan esperientziarekin, bertan beraien hastapenen gestioan parte hartzen dugu. Horretarako, hainbat formakuntza, bilera eta ekintza egiten ditugu elkarlanean, beraien kudeaketa gaitasunak hobetzeko.

Kooperatibak sortu, industriak hasi eta komertzializazio kate baterako pausuak eman dituzte, beraien errealitatea guztiz aldatuz. Honek, eguneroko bizitza kalitatea hobetzeaz gain, komunitatearen garapena dakar. Gaur egun, Asentamendu eta kanpamenduetako gazteak teknikoki formatuta daude, lan aukera onak dituzte, autogobernatutako lanak, modu kooperatiboan eta beraien komunitatean bizitzeko aukerarekin. Hori dena MST-k lortu du, beraien indar politikoak erabilita eta beraien baloreak beti aurrean jarrita.

Errealitate bainu bat

Pertsonalki, alde batetik, errealitate bainu bat izan da. Hasteko, Brasilera etortzea, hizkuntza eta kultura guztiz ezberdin batekin. Munduan, gure beste aukera ez dituzten pertsonak daudela badakigu, baina beti ere urrundik ikusten dugu errealitate hau. Hona etorri eta egoera bertatik bertara ikustea pertsonalki gauzak aldatzen dizkizu barruan, lehentasunak aldatzen dira.

Bestetik, MST-a bertatik bertara ezagutzeko aukera daukat. Indar handiko herri mugimendu bat da. Aldaketarako konpromisoarekin, justizia sozial baten bila beti kolektiboaren ongizatearen helburuarekin, beste edozeren aurretik. Ingurumenaren zaintza eta elikagai osasuntsuak ekoizten, agroekologia eta solidaritatea banderatzat duen talde bat.

Mundukiden lana egiteak,  begiak ireki dizkit eta hausnarketa puntu bat izango dela nire bizitzan argi daukat. Eta horregatik beti eskertuko ditut bai Mundukide bai Ulma, aukera hau eskaini izanagatik. Aurrera begira, nire aldetik jende guztia animatuko nuke esperientzia honen parte izatera, aktiboki Brasilen ezin bada ere, laguntzeko beste aukera batzuk bilatuaz.

Itziar Aranburu Agirre

 

Aldaketarekin bat egin nahi duzu?

Zure ekarpenari esker, mundua aldatu egingo da. Hobetu egingo da, eta nabarmen, gainera. Potentzial handia duten pertsonei lagunduko diezu, bultzada bat behar baitute orainaldi eta etorkizun oparoagoa izateko.

10 € 20 € 30 € 50 € Beste bat

Harpidetu gure newsletterrera

Gure proiektuen berri izan nahi baduzu, jaso zure helbide elektronikoan Mundukideren azken albisteak.

  • Hidden