Eduki nagusira joan

Ongi etorri.

Mesedez, hautatu zure hizkuntza eta hasi nabigatzen.

Martxoak 4an ezagutuko ditugu “Mundukide Sarirako” izendatutako film laburrak.

2022 otsaila 23

Joan den astean amaitu zen Huhezineman film laburrak aurkezteko epea eta  martxoaren 4an modalitate ezberdinetan izendatuta dauden film laburren zerrenda ezagutuko dugu.

 

 

Huhezinemako Hautaketa Batzordea arduratuko da lehiaketara doazen film laburrak ikusteaz eta hautatzeaz eta jasotako lan guztietatik 10 film labur finalista aukeratuko dira jaialdian zehar proiektatzeko.

Hiru sailetan aurkeztutako film laburren artean, Giza Eskubideak eta Justizia Sozialaren gaiak egokien txertatuta dituen film labur onena sarituko da “Mundukide Sariarekin”. 5. edizioko saria epaimahai ofizialak emango du Mundukideko ordezkari batekin batera.

Mundukideren misioa baliabideak eta ezagutza partekatuz Hegoaldeko herriekin lankidetzan jardutea da,  “hegoalde” hitza ongizate ekonomiko eta sozialetik kanpo dauden komunitate eta herrialdeak definitzeko erabiliz. Iparralde, hegoalde, mendebalde eta ekialderen arteko aldeak txikituko dituen garapen eredu baten alde egiten du apustu Mundukidek. Ikuspegi globala ardatz duen eredua: guztiok osotasunaren parte garen heinean, dagokigunaren zatiaren erantzule gara, tokiko errealitatea eta kultur aniztasuna kontuan hartuz. Pertsona guztion giza eskubideak bermatu, aberastasunaren banaketa orekatu eta bizi baldintza duinak sortzean justizia bilatzen duen eredua, hain zuzen.

“Mundukide Sariaren” bostgarren edizioko irabazleak 700€-ko saria izango du  eta epaimahai ofizialak emango io saria, bertan Mundukideko kideren bat parte hartzaile izango delarik.

“Before I Die” laburra izan zen ihazko “Mundukide Saria”

Iker Esteibarlandak zuzendutako film labur dokumental honek Mendebaldeko Afrikako Victoria aintzirara garamatza, non edertasun naturalak talka egiten duen inguruan bizi diren emakume eta neskatoen baldintza izugarriekin. Han, Kenyako lakuko uharte txiki batean, arrantzaleek edozertarako eskubidea dutela uste dute. Bitartean, emakumeek eta neskek isiltasunaren harlauza eraman behar izaten dute. Haurtzaroko oroitzapenetara egindako bidaia intimo batean, neska gazte batek bere istorioa kontatzea erabakiko du, bere zamatik askatu eta itxaropenerako bidea aurkitzeko. Before I Die filmak 700 € irabazi ditu,  epaimahaiaren iritziz, Justizia soziala eta Giza Eskubideen gaia egokien txertatu izanagatik.

Aldaketarekin bat egin nahi duzu?

Zure ekarpenari esker, mundua aldatu egingo da. Hobetu egingo da, eta nabarmen, gainera. Potentzial handia duten pertsonei lagunduko diezu, bultzada bat behar baitute orainaldi eta etorkizun oparoagoa izateko.

10 € 20 € 30 € 50 € Beste bat

Harpidetu gure newsletterrera

Gure proiektuen berri izan nahi baduzu, jaso zure helbide elektronikoan Mundukideren azken albisteak.