Eduki nagusira joan

Ongi etorri.

Mesedez, hautatu zure hizkuntza eta hasi nabigatzen.

Nekazaritza eta abeltzaingoa sustatuko ditugu Etiopian

2021 ekaina 7

Etiopía, Mundukide
Etiopía, Mundukide
Etiopía, Mundukide
Etiopía, Mundukide
Etiopía, Mundukide
Etiopía, Mundukide
Etiopía, Mundukide
Etiopía, Mundukide
Etiopía, Mundukide
Etiopía, Mundukide
Etiopía, Mundukide
Etiopía, Mundukide
Etiopía, Mundukide
Etiopía, Mundukide
Etiopía, Mundukide
Etiopía, Mundukide
Etiopía, Mundukide
Etiopía, Mundukide
Etiopia, Mundukide

Aktuazio gune aproposenak, elkarlanerako bidelagunak, ekoizpenerako produktuak eta beste ehundaka detaile identifikatzeko 2 urte baino gehiago eman ondoren, 2021aren erdialdean Etiopiako Arsi  eskualdeko garapen-programari hasiera emateko garaia iritsi da.

Joan den hilaren 21ean, lankidetza-proiektua aurkeztu genien Arsi probintziako agintariei eta baita nekazaritza, finantza eta emakumeen bulegoetako ordezkariei. Izan ere, bai identifikazio lanetarako eta programa legeztatzeko orduan ezinbestekoa izan da eskeini diguten lankidetza.

Proiektuak oso harrera ona izan du eta lanerako gune aproposenak hautatzen lagundu digute, hala nola, Tiyo eta Digelu-Tijo probintzietako nekazaritza sailek identifikaziorako beharrezko laguntza guztia eskaini digute eta etorkizunean nekazariak eta formazio egokiak hautatzeko ere eskaini dira.

Hemendik aurrera,  8 pertsonako olantaldea arduratuko danekazaritza komunitateekin harremanetan jartzeaz eta kontratatu dugun agronomoarekin koordinatuta ekoizleen hautaketa eta harrerarekin hasteaz. Aurten euriteak atzeratzen ari dira, beraz, zerealen eta lekaleen ekoizpena lehenetsiko dugu eta behin ezarri ondoren, MDKDo programa ezagutzera emango dugu, batez ere ureztatze, hegazti eta frutagile, baratzezain eta emakumeen artean, euriak bukatu ondoren beraiekin lanean hasteko.

Abiapuntua Mozambikeko programa izan arren, Etiopiako berezitasunak oso bestelakoak dira. Beraz, lehen proiektua apalagoa izatea erabaki dugu, horren bidez ikasitakoarekin asmo handiagoko eta epe luzeagorako (8-10 urte) beste proiektu bati ekiteko. Helburua, ordea, berbera da: Etiopiako nekazariei proiektu propioa eta denboran iraunkorra izango den garatzen laguntzea.

Lan-ildo gisa, nekazaritzaren alorrean zerealen eta lekadunen ekoizpena sustatuko da euri-garaian, eta, Mozambiken bezala, eskala txikiko ureztapena erabili garai lehorrean. Abeltzaintza ere bultzatu nahi dugu, zehazki animalien nutrizioa, oso sektore garrantzitsua baita Etiopian; abelburu gehien dituen Afrikako herrialdea dela kontuan hartuta, abeltzaintza jarduera estrategikoa da.

Aldaketarekin bat egin nahi duzu?

Zure ekarpenari esker, mundua aldatu egingo da. Hobetu egingo da, eta nabarmen, gainera. Potentzial handia duten pertsonei lagunduko diezu, bultzada bat behar baitute orainaldi eta etorkizun oparoagoa izateko.

10 € 20 € 30 € 50 € Beste bat

Harpidetu gure newsletterrera

Gure proiektuen berri izan nahi baduzu, jaso zure helbide elektronikoan Mundukideren azken albisteak.

  • Hidden