Elkartasuna da Mundukideren hautua
2020 iraila 3
Azken hilabeteetan COVID-19ak sortutako egoerak agerian utzi du zein garrantzitsua den pertsonen arteko elkartasuna eta lankidetza.
Egoera honetan, ELKARTASUNA EZ GELDITZEAREN HAUTUA egin du Mundukidek, lankidetza programei dagokien jarraipena emanez eta tokian tokiko egoerara egokituz, elkartasun eta lankidetza, gure gertuko gizartetik haratago ere, errealitate bihurtuz.
Munduan pertsona askorentzat birusa beste arazo bat besterik ez da, indarkeria, gaixotasunak, izurriteak, ustelkeria, diskriminazioa, lur falta, eskolara joateko ezintasuna, bortxaketak eta abarrez betetako zerrenda luze bati gehitutakoa.
Haur, gazte eta heldu guzti horiengatik, gure zereginarekin jarraitu behar dugu, elkartasuna ezin baita gelditu.
Horren adibide eta aldarrikapena da bideo labur hau.