Eduki nagusira joan

Ongi etorri.

Mesedez, hautatu zure hizkuntza eta hasi nabigatzen.

Elkartasuna ez da eten

2021 urtarrila 26

Bizitzen ari garen pandemiak arrasto nabarmenak utzi ditu orohar gizartean eta gure bizitzako esparru gehienetan. Konfinatuta egon gara, mugikortasuna mugatuta, ohiturak aldatuta eta gehien maite ditugun pertsonengandik aldendu gaitu.

Orain txertoaren zain gaude, normaltasunera itzultzeko aukera emango digun erremedio gisa. Hala ere, munduko milioika biztanle txertoaz gain, gure elkartasunaren beharrean aurkitzen dira egunerokoan bizi-irauteko.

Mundukiden 2021 urteari ohiko konpromisoz eta erantzunkizunez heldu diogun arren, ardura berezia sentitzen dugu momento honetan eta ahalik eta epe motzenean inpaktu handiena lortzeko berrantolatuz lanean ari gara.

Afrikar kontinenteko Mozambike eta Etiopian, milaka nekazariri laborantza-aukerak eskaintzen jarraituko dugu, errenta sortzeko duten gaitasuna hobetu dezaten. Hego Amerikako Brasil, Kolonbia eta Ekuadorren familien garapen sozioekonomikoa bultzatzea helburu izanik, ekoizpenetik hasi eta merkaturatzeraino kooperatiben jarduna hobetu dezaten lanean jarraituko dugu, prozesuak optimizatzeko erreferentzia diren pertsonei kudeaketari buruzko prestakuntza eskainiz.

Musuei eta besarkadei uko egin behar izan diegun garai honetan, zabal ditzagun besoak munduko bazterretan esperientzia kooperatiboa lagungarri duten pertsonengana iristeko.  Zure elkartasuna uste duzuna baino urrutiago iristen delako.

 

Aldaketarekin bat egin nahi duzu?

Zure ekarpenari esker, mundua aldatu egingo da. Hobetu egingo da, eta nabarmen, gainera. Potentzial handia duten pertsonei lagunduko diezu, bultzada bat behar baitute orainaldi eta etorkizun oparoagoa izateko.

10 € 20 € 30 € 50 € Beste bat

Harpidetu gure newsletterrera

Gure proiektuen berri izan nahi baduzu, jaso zure helbide elektronikoan Mundukideren azken albisteak.

  • Hidden