Eduki nagusira joan

Ongi etorri.

Mesedez, hautatu zure hizkuntza eta hasi nabigatzen.

Eraldaketa soziala helburu MST eta Mundukideren arteko topaketa

2021 azaroa 13

Azaroaren 7 a geroztik, Brasilgo  Lurrik Gabeko Nekazarien mugimenduko 4 kooperatibetako (COOPAN, COPAVI, COPERUNIAO, CAMINHO DO SABER)  8 partaide Euskal Herrian daude, COPRECI, EDERLAN, MAIER eta ARIZMENDI IKASTOLA kooperatibekin eta Mundukiderekin buruz buru elkarlanean aritzeko.

Gehikoop programaren baitan 2 astetako agenda itxiarekin egiten ari diren bidaiaren helburua bikoitza da: Alde batetik, MSTko ordezkariek esperientzia kooperatiboa  eta kooperatiba ezbedinak ezagutzea eta bigarrena, MSTko eta programako parte aktiboa diren 4  kooperatibek  2 urtetako epealdian  modu birtualean egindako lanari jarraipena emateko dentifikatutako erronken eta interes komunen inguruko lan topaketak egitea.

Gehiekoop

Mundukidek orain 3 urte jarri zuen martxan inguruko kooperatibekin batera GEHIKOOP, Gizarte eraldaketarako hezkuntza. Programaren helburua eta ekarpena zera da: lankidetza alorrean hegoaldeko eta iparraldeko herrialdeen artean orain arte zegoen marra lausotzen lagunduko duten ikaskuntza eta eraldaketa sozialerako espazioak ahalbidetzea. Hau da, hausnarketa, ikaskuntza eta ekintzarako esperientziak ahalbidetzea, errealitate globalak eta horien toki espezifikotasunak hurbiltzeko, eraldaketa sozial kritiko eta globala bultzatzeko, Arrasateko ingurune hurbiletik harago, gizarte justuago, solidarioago eta autokudeatuagoak helburu. Orain arte, lokarri nagusiaren oinarria zera izan da: Mondragon esperientzia kooperatiboaren esperientzien, baliabideen eta jakintzaren trukea, izan ere, hori beti egon da presente Mundukideren programetan. Proposamen honen bidez, truketik harago doan pauso bat da. Helburua da ikuspegi global eta tokiko batetik lan egitea, erakunde aliatuen bisioa eta pentsamendua ekarriz, pertsonek gizartearekiko eta gure ingurunearekiko duten erantzukizuna ikuspegi global batetik sustatzeko.

 

Aldaketarekin bat egin nahi duzu?

Zure ekarpenari esker, mundua aldatu egingo da. Hobetu egingo da, eta nabarmen, gainera. Potentzial handia duten pertsonei lagunduko diezu, bultzada bat behar baitute orainaldi eta etorkizun oparoagoa izateko.

10 € 20 € 30 € 50 € Beste bat

Harpidetu gure newsletterrera

Gure proiektuen berri izan nahi baduzu, jaso zure helbide elektronikoan Mundukideren azken albisteak.

  • Hidden