Urriak 20an ospatutako IX. Mundukideko Lasterketa Soldiarioko oholtzan jaso zuen Ulmak Fagor Elektronikaren eskutik, MSLko talde antolatzaileko kide izateko erreleboa .
Oskar Arroyo, Fagor Elektronikako lehendakariak, Ibon Calvo Ulma taldeko lehendakariari pasatu zion testigua eta horrela bi urtetarako antolakuntzan aritzeko konpromisoa hartu du Oñatiko Ulma kooperatibak.
Fagor Elektronikari eskertza
Fagor Elektronikak 3 urte egin ditu antolakuntza lanetan, Monica Vaz lehendakaria zela sartu zen lantaldera, Athlon eta Mundukiderekin batera, eta Oskar Arroyo lehendakari duela bukatu dute antolakuntza taldeko zikloa. Fagor Elektronika hasiera hasieratik inplikatu zen, datorren urtean 10 urte beteko dituen MLS-arekin. Ez da kasualitatea urtero Urkulura partaide kopuru handiena ekarri duen kooperatiba izatea. Fagor Elektronikaren irteerarekin Ikerlan eta Athlon gelditzen dira taldean Mundukiderekin batera. Eskerrik asko eta datorren urtean Urkulun elkar ikusiko dugu.
Ulma taldekide berria
Ulma kooperatiba ere mitiko bat da KLSean. Datozen 2 ediziotan berriz, antolatzaile lanetan arituko da Ikerlan, Athlon eta Mundukiderekin batera. Ongi etorri lantaldera.