Eduki nagusira joan

Ongi etorri.

Mesedez, hautatu zure hizkuntza eta hasi nabigatzen.

Fernando Velazquez, sortzaile solidarioa

2020 abendua 7

Fernando Velazquezen lankidetzari esker eta ospe handiko zuzendariak sortutako melodiei esker, burutu genuen iazko Gabonetako “Mundukideko kontzertu solidarioa”.

Fernandok zuzendutako Orkesta Sinfonikoarekin batera, Idoia Asurmendi, Eñaut Elorrieta eta Pedro Munhoz bezalako artista handien kolaborazioak izan genituen, bereziki, egoitzetako pertsona nagusi, zaintzaile eta hauen familiei eskainitako omenaldian.

Espainiako zineman konposatzailerik sarituenetako bat da Fernando Velázquez, Juan Antonio Bayona zuzendariaren filmetarako egindako soinu bandengatik. Velázquez getxoztarra Lo imposible filmeko musikaren egilea da, eta Goya saria irabazi zuen Un monstruo viene a verme filmeko soinu bandarengatik. Humanity at Music proiektuarekin esperientzia kooperatiboari soinu banda jartzearen ardura izan zuen 2019an.

IKUSI KONTZERTUA

Aldaketarekin bat egin nahi duzu?

Zure ekarpenari esker, mundua aldatu egingo da. Hobetu egingo da, eta nabarmen, gainera. Potentzial handia duten pertsonei lagunduko diezu, bultzada bat behar baitute orainaldi eta etorkizun oparoagoa izateko.

10 € 20 € 30 € 50 € Beste bat

Harpidetu gure newsletterrera

Gure proiektuen berri izan nahi baduzu, jaso zure helbide elektronikoan Mundukideren azken albisteak.