Eduki nagusira joan

Ongi etorri.

Mesedez, hautatu zure hizkuntza eta hasi nabigatzen.

Gehikoop, gizarte eraldaketarako hezkuntza propio bat

2020 martxoa 2

Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza proposamen propio bat definitu dugu Mundukiden. Helburu nagusia “mundu mailako gizarte eraldaketa kritiko baterako gure ingurutik at dauden errealitateak gerturatzea” da. Azken finean, gure inguruan eraldaketa sozialaren harira lantzen diren gaietan ikuspegia zabaltzea edo “globalizatzea” izango litzateke.

Horretarako proiektu pilotu bat martxan jarri dugu. GEHIKOOP izenarekin. Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza Inter kooperatiboa, hain zuzen ere. Proiektuak, Mondragon Kooperatiba Esperientziaren inguruan ematen ari den Gizarte Eraldaketarako hausnarketa eta eginbideetan, tokiko global begirada txertatzea du helburu, betiere genero eta ingurugiro ikuspegitik, hegoalde geografiko zein globaleko agenteekin elkarlanean.

Bi lan ildo nagusi ditu proiektuak. Batetik, gizarte eraldaketan dabiltzan kooperatibetako talde eragileentzat bi urteko ibilbidea. Ibilbide honek formazioa eta ekintza uztartuko ditu. Hasierako pilotuan lau kooperatiba daude: Fagor Ederlan, Copreci, Maier eta Arizmendi Ikastola. Bestetik, hezkuntza kooperatibetako ikasle profilean solidarioa, tokiko-global begirada kritikoa eta ekintzailea duen pertsona garatzeko baliabideak sortu eta zabaltzea. Honetan Mondragon Unibertsitatea eta Arizmendi Ikastolarekin lanean ari gara.

Aldaketarekin bat egin nahi duzu?

Zure ekarpenari esker, mundua aldatu egingo da. Hobetu egingo da, eta nabarmen, gainera. Potentzial handia duten pertsonei lagunduko diezu, bultzada bat behar baitute orainaldi eta etorkizun oparoagoa izateko.

10 € 20 € 30 € 50 € Beste bat

Harpidetu gure newsletterrera

Gure proiektuen berri izan nahi baduzu, jaso zure helbide elektronikoan Mundukideren azken albisteak.

  • Hidden