Eduki nagusira joan

Ongi etorri.

Mesedez, hautatu zure hizkuntza eta hasi nabigatzen.

Gerrari ez, lankidetzari bai! – Iñigo Albizuri, Mundukideko lehendakaria

2022 martxoa 14

Europaren bihotzean gerra bat ikusten dugun egun triste hauetan, gure ELKARTASUNA zabaldu besterik ezin dugu egin beren etxeak utzi behar dituztenentzat, beren lagunentzat eta beren pertsona maiteentzat, zalantzazko helmuga batera bideratuta.

Mundu osoko milioika kooperatibisten borondate ona Ukraina utzi edo defendatu behar dutenekin dago gaur egun. Gaur egun, elkartasuna muga irekiak dira, beso eta bihotz irekiak, eta baita diru-zorro irekiak ere. Herrialde guztietan ezarri diren bide ugarien bidez ematen den edozein laguntza gutxi izango da. Elikagaiak, arropak eta dirua beharrezkoak izango dira, baita aterpe bila dabiltzan milioika errefuxiatuei harrera egitea ere. Gaur Ukrainako herria gogoratu nahi dugu, baina munduko hainbat gerra eta gatazka armaturen zoritxarra pairatzen duten beste herri asko ahaztu gabe. Gobernu autoritario baten askatasun falta eta gehiegikeriak pairatzen dituzten errusiar ugariez ere oroitu nahi dugu. Estatuaren indarkeria jasan dugunok badakigu zer-nolako lotsa eta ezintasuna eragiten duen herritarren borondatea ordezkatzen ez duen gobernu bat izateak. Haientzat ere gure oroitzapena.Balio kooperatiboak defendatzen dituenak ezin du inoiz indarkeriaren erabilera justifikatu, gerra haien kontrakoa baita.

Lankidetza demokrazia delako eta gerrak suntsitu egiten duelako.
Lankidetza atxikimendu askea delako eta gerra inbasioa delako.
Lankidetza komunitatearekiko interesa delako, eta gerra, suntsipena.
Bakea berrezarri arte elkartasunerako deia egiten dugu.
Bai, pertsonen arteko, enpresen arteko, gobernuen arteko eta herrien arteko lankidetzari.
GERRARI EZ.

Iñigo Albizuri Landazabal  / Mundukideko lehendakaria

Aldaketarekin bat egin nahi duzu?

Zure ekarpenari esker, mundua aldatu egingo da. Hobetu egingo da, eta nabarmen, gainera. Potentzial handia duten pertsonei lagunduko diezu, bultzada bat behar baitute orainaldi eta etorkizun oparoagoa izateko.

10 € 20 € 30 € 50 € Beste bat

Harpidetu gure newsletterrera

Gure proiektuen berri izan nahi baduzu, jaso zure helbide elektronikoan Mundukideren azken albisteak.