Eduki nagusira joan

Ongi etorri.

Mesedez, hautatu zure hizkuntza eta hasi nabigatzen.

Gospel doinuak Mozambikegatik

2022 azaroa 3

SARRERAK EROSTEKO

  • On-line
  • Amaia Antzokiko lehiatilan
  • Mundukideko bulegoan (Iturriotz 27 · Arrasate)
  • Harreman bidezko merkatzaritza dendan (Hiper Eroski)

 

ABA TAANO, AFRIKAR GOSPELA BAINO GEHIAGO!

Aba taano, gospel afrikarra eta bere pop bertsio egiten dituen 5 pertsonako talde izugarria da. Nazioarteko 11 sariren irabazleak dira. 5 disko dituzte argitaratuta eta Europako 13 herrialdetan 1500 kontzertu baino gehiago egin dituzte!!

Eskaintzen dituzten kontzertuak alaitasunez, emozioaz eta gizatasunez beterik daude.

2019an Arrasatera etorri ziren lehenego aldiz eta Amaia antzokia goraino bete zuten, publikoa Afrikaren bihotzeraino eramanez.

Aba Taanoren nahia arrasateko publikoa gozatzen ikustea da, ondo gogoratzen dira  “Haurtxo Txikia” ren bertsio afrikarra abestu zuteneko publiko goxoaren benetako emozioaz.

Oraingoan ere, Aba Taano ez da bakarrik egongo taulagainean, Goikobaluko gazteekin batera afrikar eta euskal ahotsen fusioaren doinu goxoak eskainiko dizkigute.

Ongi etorri alaitasunez, esperantzaz eta erritmoz betetako Aba Taanoren mundu zirraragarrira.

Ekitaldi honen bitartez, arrasatearron babesa eta elkartasuna ematen jarraitu nahi diogu.

Kontzertuaren bitartez, arrasatearron babesa ematen jarraitu nahi diogu Mozambikeri

Mundukide 2000. urteaz geroztik ari da lanean Mozambike iparraldeko landa inguruneko herritarren garapen sozioekonomikoa bultzatzeko asmoarekin. Programaren helburu orokorra da Pobretasun Absolutua Murrizteko Mozambikeko Gobernuak abiarazi zuen Ekintza Planari jarraituz (PARPA), pobreziaren kontrako borrokan laguntzea, landa inguruneko biztanleen diru sarrerak modu sostengarri eta bidezkoan handituz.

Urte hauetan, honako lan ildoak sustatu dira: a) hirugarren mailako errepideen irekiera (2002-2010), non oso inpaktu positiboa lortu baita; b) landa inguruneko mikroenpresen sustapena (2002-2008), emaitza apalekin, eta c) nekazaritzako produktibitatea handitzea (2005etik gaur arte), sekulako inpaktuarekin.

Programaren xedea hauxe da: pertsonek beren egoera hobetzeko gaitasuna izatea, hau da, bizitza duin bat izateko behar dena ekoizteko behar diren ezagutzak, tresnak, baliabideak eta testuingurua edukitzea.

2011 urteaz geroztik, Mundukideren lana familia nekazaritzaren sektorera bideratuta dago. Funtsezko estrategia zera da: nekazaritzako lanaren errendimendua handituko duten labore eta teknikak sustatzea; erabilera bikoitzeko produkzioen laboreak –elikadurazkoa eta komertziala– bultzatzea, eta merkatu egonkor eta gertukoak sustatzea.

2016an Mundukide, Cabo Delgado probintziako hiru barrutitan (Montepuez, Balama eta Namuno) eta Niassa probintziako bi barrutitan (Marrupa eta Majune) ari zen lanean. 2017an Niassa probintzian hirugarren barruti batean lanean hasteko prozesua zabaldu zen eta 2018an Mandinba distritura zabaldu da programa. Mandinbako distrituan hasitako lana, Mundukidek Mozambikerako zehaztu duen funtsezko estrategian oinarritzen da.

Estrategia hau gauzatzeko, Mundukidek  Mozambiken lanean  aritu den urte guzti hauetan garatu duen metodologia baliatzen du:

Metodologia honen oinarrizko zutabeak jarraian aipatzen direnak dira:

  • Labore eta teknika berriak sustatu: Kultura edo labore eta teknika horiek sustatzeko prozesuan, ezagutza eta teknologia transferitzen da, herrialdean nekazaritza arloan aurreratuago dabiltzan inguruneetatik abiatu eta Niassa eta Cabo Delgado barneko barrutietaraino. Horretarako, beste probintzia batzuetako nekazarien elkarteekin lankidetzan jarduten dugu.

Elkarte horietako kideak, tokiko nekazariei (Niassa eta Cabo Delgadokoei) eguneroko jardunean laguntzera joaten dira eta, hala, zuzenean gauzatzen da nekazari batetik besterako ezagutza transferentzia. Elkarteetatik etortzen diren nakazariei “instruktore” edo “trebatzaile” deitzen diegu.

  • Nekazaritzarako beharrezko diren hazi eta materialak nekazarien eskura jarri: teknika berriei dagokienez, intsumoak, tresnak eta bestelako ekipamenduak behar dira, eta tokiko merkatuan ez da izaten horrelakorik. Mundukidek bideratzaile eginkizuna betetzen du, intsumo eta material horiek eskuratzeko hornitzailerik onenak bilatuz, garraioaz eta biltegiratzeaz arduratuz eta bidezko prezioan banatzen lagunduz.

Azken urteetan parte hartzaileek intsumo eta materialen erosketan egindako inbertsioaren hazkundea oso positiboa da. Eta hori da labore eta teknika berriek nekazariei ekarritako emaitza onen adierazlerik onena. Hala ez balitz, nekazariek ez lituzkete inbertituko beren baliabide urriak, gero eta gehiago, nekazaritzan oro har eta labore berrietan bereziki.

Intsumoak eta materialak bideratzeari dagokionez, programaren hazkundeak baditu hainbat erronka: Aplikatutako intsumoen bolumen osoa oraindik ere oso txikia da sektore komertziala erakartzeko; beraz, oraingoz, programak jarraitzen du behar diren intsumoak bideratzen. Gainera, nabarmendu beharra dago programaren eginkizuna ez dela intsumo horiek saltzera mugatzen. “Trebatzaileak” ekoizleak bizi diren komunitate berberetan bizi izango dira trebakuntzak irauten duen bitartean eta intsumoak egoki erabiltzen ere laguntzen diete (noiz eta nola erabili motoponpa, noiz eta nola erein…).

  • Ekoitzitako produktuen komertzializazioan lagundu.

Ortuetako lana aurrera eramateko, bi sasoi desberdin daude Mozambike iparraldean: Garai lehorra eta euri garaia. Garai lehorra, urrian hasi eta martxoa arte luzatzen da; Euri garaia berriz, apiriletik irailera bitarteko garaia da. Garai lehorrean, erreka ertzetan lantzen dira ortuak ureztatzeko aukerak bilatuz. Euri sasoian aldiz, “Machamba” edo lehorreko soroetan lantzen dira laboreak..

Nekazariei beraientzat berriak diren laboreak lantzeko proposamena egiten diete “trebatzaileek” eta nekazari bakoitzak erabakitzen du zein labore ekoitzi nahi duen. Azkenengo urteetan labore ezberdin asko ekoizten ikastekoa aukera eskaini zaie nekazariei:

Euri sasoia

  • Sesamoa
  • Holoco babarruna
  • Euri garaiko baratzea: hostodun barazkiak batez ere
  • Boer babarruna
  • Kakahuetea
  • Manteiga babarruna
  • Anakardo zuhaitzen landatzea

Sasoi lehorra

  • Ureztatze sistemen laguntzaz egindako baratzea: tipula, tomatea, hostodun barazkiak, etab.
  • Anakardo zuhaitzen tratamendua
  • Manteiga babarruna (ibai hertzetan)
  • Renoko Patata

 2020-2023 urteetarako PROGRAMAREN HELBURUAK

  • Teknika eta labore berriak nekazari askoren artean orokortzea eta  programaren sostengarritasuna bermatzea,
  • Ekoizpen eta teknika berriak identifikatzen jarraitu, dibertsifikazioa bermatzeak, merkatuetan egon daitezken gorabeherei erantzuteko gaitasuna sortuko duelako.
  • Komertzializazioa. Instsumo eta materialen distribuzio sareak sortu, nekazariek etorkizunean programaren dependentziarik izan ez dezaten. Salmenta dinamizatu, nekazariek komertzializazio lanerako ahaldunduz.
  • Elkarteen, tokiko taldeen eta sareen parte-hartzea sustatzea.

 

Txostenaren 14 eta 15. orrialdean 2021 urteko ekimenari buzuko informazio zehatza

Data

19 azaroa 2022

Ordutegia

19:30 - 21:00

Non

Arrasateko Amaia Antzokia

Prezioa

10 €

El evento ha finalizado.

Aldaketarekin bat egin nahi duzu?

Zure ekarpenari esker, mundua aldatu egingo da. Hobetu egingo da, eta nabarmen, gainera. Potentzial handia duten pertsonei lagunduko diezu, bultzada bat behar baitute orainaldi eta etorkizun oparoagoa izateko.

10 € 20 € 30 € 50 € Beste bat

Harpidetu gure newsletterrera

Gure proiektuen berri izan nahi baduzu, jaso zure helbide elektronikoan Mundukideren azken albisteak.