Eduki nagusira joan

Ongi etorri.

Mesedez, hautatu zure hizkuntza eta hasi nabigatzen.

Zer da lankidetza kooperanterik gabe?

2026 iraila 9

Lankidetzan aritzea egotea da. komodidatdeak alde batera utzi eta, beste pertsona batzuen garapen prozesuei elkarrekin eusteko. Mozambiken, Brasilen, Ekuadorren eta Kolonbian, nekazari komunitateek eta kooperatibek gero eta autonomia gehiago eraikitzen dute: diru-sarrera hobeak, hobeto kudeatutako kooperatibak, lanbide duinak. Gaur, bide hori bertatik bertara laguntzen duten zortzi pertsonak  ditu Mundukidek kooperante lanetan.

Horietako bakoitzaren atzean urte askotako prestakuntza eta esperientzia profesionalak daude —lankidtzean, enpresan,  kudeaketan—, lan egiten duten komunitateen zerbitzura jarriak, eta inongo curriculumek guztiz jasotzen ez duen giza eta norbanako entrega bat.

Mundukide
Mundukidek lankidetza-programak bultzatzen ditu Mozambiken, Brasilen, Ekuadorren eta Kolonbian, 20 kooperatiba, 61 talde eta elkarterekin eta 20.000 nekazari-familiarekin batera. 74 laguneko talde batekin egiten du lan: Euskal Herriko kooperanteak  eta herriladeko egoera ezagutzen duten tokiko profesionalak.

Nola eta zergatik lan egiten dugun

Mundukidek logika kooperatiboarekin egiten du lan: ez ditu proiektu puntualak gauzatzen, komunitateetan benetako garapen ekonomikoa sortzeko pentsatutako epe luzeko prozesuak baizik. Eta beti oinarri berdinarekin : pertsonek eta erakundeek autonomia irabaz dezatela elkarrekin kooperatu dezatela, eta izan daitezela —eta ez Mundukide— beren aldaketa-prozesuaren protagonistak.

Lan horren atzean uste sendo xume bat dago: nekazal taldak edo kooperatiba batek bere lurraldean egonkortasun ekonomikoa eraikitzea lortzen duenean, bere etorkizuna erabakitzeko aukera ere irabazten du, hura aurkitzeko emigratu behar izan gabe. Kooperanteak zubia dira; bertako biztanleak, zimenduak. Lan egiteko modu horrek, 2025ean , kooperatibek eta nekazari-familiek 3,6 milioi euro gehiago irabaztea bideratu du

Hori guztia ez dago egiterik kooperante eta bizikidetzarik gabe: familiekin eta kooperatibekin bizitzea da, ez haiek bisitatzea bakarrik, prozesu bakoitza aurrera eramaten duten berrikuntza eta esperientzia-trukea sustatzea.

Kooperanteak dira Mundukideko lanaren zutabe sendoa eta horregatik beraien lana goraipatzea nahi dugu nazioarteko kooperanteen egunean. Eskerrik asko ekipo!

 

Aldaketarekin bat egin nahi duzu?

Zure ekarpenari esker, mundua aldatu egingo da. Hobetu egingo da, eta nabarmen, gainera. Potentzial handia duten pertsonei lagunduko diezu, bultzada bat behar baitute orainaldi eta etorkizun oparoagoa izateko.

10 € 20 € 30 € 50 € Beste bat

Harpidetu gure newsletterrera

Gure proiektuen berri izan nahi baduzu, jaso zure helbide elektronikoan Mundukideren azken albisteak.

  • Hidden