Eduki nagusira joan

Ongi etorri.

Mesedez, hautatu zure hizkuntza eta hasi nabigatzen.

“Bada beste mundu bat” bidaiaren onuradunak Andeetan daude Mundukideren gidaritzapean

2022 iraila 15

Aurreko larunbatean ekin zioten bidaiari Laboral Kutxako zozketako onuradun izandako  11 gazte euskaldunak. Gazteak 23 eta 30 urte bitarteko eskualde ezberdinetakoak dira eta mundua ezagutzeko grinak eraman zituen maiatzean LABORAL Kutxak egindako eskaintzan izena ematera.

Irailaren 10ean hasi eta 29 an. bukatuko den bidai honetan Andeetako mendilerroa eta Amazonia ezagutzeko aukera izango dute Mundukideren gidaritzapean eta bertako bi elkarterekin batera, Alejandro Labaka Fundazioa eta Toisan korporazioa.

ANDEETAKO MENDIKATEKO INTAG BAILARA

Lehenengo astean  Quitotik  Andeetako mendilerrora abiatuta Intag haraneko biztanleen errealitatea ezagutzen hari dira. Ekuadorreko aberastasun biologikoko gune garrantzitsuenetako bat da Intag,  non Tumbes-Chocó- Magdalena izeneko  Eko-lehentasunezko lehorreko  bi eskualde  eta Ande Tropikalak elkartzen diren.

Bertako biztanleak duela 150-200 urte inguru finkatu ziren bailaran. Haran oso emankorra eta bio anitza da, baina gainera kobre- eta urre-erreserba garrantzitsuak ditu. Horren eraginez  1990az geroztik interes handiko gunea da  meatzaritza-enpresentzat. Ildo horretan, Intag haraneko lurraldearen % 70 metalezko meatzaritzako enpresei esleituta dago. Meatzaritza begi onez ikusten duten biztanleak badaude ere, biztanle askok gogor egin diote meatzaritzari, alternatiba produktibo eta turistiko komunitarioen bidez, eragiten dituen ingurumen-inpaktu handiengatik: baso-soiltze masiboa, desertifikazioa, berunezko ur-iturrien kutsadura, artsenikoa, kadmioa eta espezieen balizko desagertzea, eta bar..

Gazte taldea, Toisan elkarteko kideekin eta Yon Arruti Mundukideko kooperantearekin

 

LANKIDETZA KOOPERATIBOA PRAKTIKAN INTAG BAILARAN

Tokiko erakundeekin batera, ipar mugako eta Amazoniako landa erakundeen garapen sozioekonomiko jasangarria eta elkartegintza bultzatzea da Mundukideren helburua Ekuadorren. Horretarako, azken 20 urtetan Ekuadorren bizi den Yon Arruti Chasco Mundukideko kooperante donostiarra ari da bertakoekin elkarlanean.

Ahalduntze prozesuan dauden enpresa txiki horiek batez ere Intag inguruko eta Cotacachi kantoiko emakume antolatuek bultzatzen dituzte, horien jasangarritasun sozioekonomikoan 1990eko hamarkadatik gure bailara mehatxatzen ari den mega-meatzaritzaren aurkako bizi eta erresistentzia alternatiba bat bilatuz.

Cotacachi kantoiko emakume nekazarien ordezkariarekin bilduta

Toisan Korporazioarekin (Intag bailara, Cotacachi-Imbabura) 10 enpresa sozial txikiren merkataritza, enpresa eta antolamendu gaitasunak handitzera bideratutako lanerako ildoak ezarri dira, sarearen, berrikuntzaren, lehiakortasunaren, ingurumen kontserbazioaren eta emakumeen eskubideen ikuspegitik.

AMAZONIAN BARRENA

Amazonian, Waorani herriaren errealitatea ezagutzeko bertako hainbat komunitate bisitatuko dituzte. Komunitate horiek, turismoaren bidez eta beren kultura eta bizimodua partekatuz, Amalurra defendatzeko eta kontserbatzeko alternatiba bat bilatzen duten bizi-proposamena ezagutuko dugu, batez ere egur- eta petrolio-jarduerek sortutako mehatxuetatik ihes egiteko.

Waorani herria Ekuadorreko 18 herri indigenetako bat da. Nazio Batuen Erakundearen arabera, duela 65 urte baino ez baitzuten zibilizazioarekin lehen harremana izan. Talde batzuk oraindik kontakturik gabe bizi badira ere. Napo, Pastaza eta Orellana probintzietan bizi dira. Woarani komunitate horietako batzuk Cononaco ibaiaren ertzean finkatuta daude, Orellana probintzian, Yasuní Parke Nazionalaren lurraldean, munduko leku bio anitzenetako batean. Komunitate horiek beren antzinako bizimodua erakutsi nahi diote munduari, beren ingurunea eta bizibidea gorde nahian.

UNAI IRADI BIDAIARIA EUSKADI IRRATIKO BAIPASA PROGRAMAN IZANGO DUGU 

Euskadi Irratiko BAIPASA programako esataria den Unai Iradik ere itzeleko sorpresa hartu zuen bidaiarako hautatua izan zela jakinarazi ziotenean. Motxila hartu eta bere bi pasioak uztartzen ari da astean bi alditan zuzenean BAIPASA magazinean bidaiaren berri emanaz.

Entzun hemen lehenengo solasaldia

Aldaketarekin bat egin nahi duzu?

Zure ekarpenari esker, mundua aldatu egingo da. Hobetu egingo da, eta nabarmen, gainera. Potentzial handia duten pertsonei lagunduko diezu, bultzada bat behar baitute orainaldi eta etorkizun oparoagoa izateko.

10 € 20 € 30 € 50 € Beste bat

Harpidetu gure newsletterrera

Gure proiektuen berri izan nahi baduzu, jaso zure helbide elektronikoan Mundukideren azken albisteak.

  • Hidden