Eduki nagusira joan

Ongi etorri.

Mesedez, hautatu zure hizkuntza eta hasi nabigatzen.

Lanbidez kooperantea

2020 iraila 9

Irailaren 8an Kooperantearen Nazioarteko Eguna dela gogoratuaz, elkartasuna ezin dela gelditu aldarrikatu dute Mundukideko koopeanteek. Aurrantzean ere, pertsonak bizirauteko muturreko baldintzetan borrokatzen diren toki horietan lanean jarraituz.

Kooperanta  garapen bidean dagoen herrialde batean lan egiten duen profesionala da, bai garapenaren arloan, bai laguntza humanitarioaren arloan, nazioarteko lankidetza sustatzen duen erakunde baten zerbitzura.

Mundukideko 2 lan ildoak kontutan hartuta, perfil ezberdinetako kooperanteak behar izaten ditu.

  • Nekararitzan adituak: Ezaugarri honetako kooperanteak, Mundukidek Afrikan garatzen dituen proiektuetara bideratzen dira, izan ere, nekazal garapena da Mozambiken eta Etiopian  Mundukidek erabiltzen duen garapenerako bitarteko nabarmenena.
  • Kooperatibagintzan adituak: Kooperante hauen ezaugarriak, normalean  gure inguruko kooperatibetan lanean aritutako pertsonetan aurki daitezke eta Hegoameriketan laguntzen ditugun programetan  aritzen dira gehien bat , gestio, antolaketa eta formazio alorretan besteak, beste.

Kooperanteak hasieran hartzen duen lan kompromisoa 2 urtetakoa izaten da eta hortik aurrera bi aldeak ados egonez gero jarduera luzatu edo bukatutzat eman daiteke. Kooperante batek batazbeste Mundukideko programetan lanean ematen duen denbora 4 urtetakoa dela, baina badira  iadanik 10 urtetik gorako esperientzia dutenak ere. Badira beste batzuk, bizitza laboralari bukaera ematen diotenean, itsasoa zeharkatuz kooperante lanetan hasten direnak, ere. Beti dago denbora, gogoa izanez gero.

Gaur egun 11 kooperante ari dira Mundukiderekin lanean, 4 Afrikan eta 7 Hegoameriketan. Hauetariko batzuk, familiarekin bizi dira eta beste batzuk bakarka heldu diote bizitzako pasarteari.

Aldaketarekin bat egin nahi duzu?

Zure ekarpenari esker, mundua aldatu egingo da. Hobetu egingo da, eta nabarmen, gainera. Potentzial handia duten pertsonei lagunduko diezu, bultzada bat behar baitute orainaldi eta etorkizun oparoagoa izateko.

10 € 20 € 30 € 50 € Beste bat

Harpidetu gure newsletterrera

Gure proiektuen berri izan nahi baduzu, jaso zure helbide elektronikoan Mundukideren azken albisteak.

  • Hidden